Karmengo eliza eta komentua (Tutera)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Karmengo eliza eta komentua
Kokapena
kokapenmapa
Koordenatuak 42° 03′ 45″ N, 1° 36′ 29″ W / 42.06255278°N,1.608175°W / 42.06255278; -1.608175Koordenatuak: 42° 03′ 45″ N, 1° 36′ 29″ W / 42.06255278°N,1.608175°W / 42.06255278; -1.608175
Historia eta erabilera
Elizbarrutia Tuterako elizbarrutia
Arkitektura
Estiloa Manierismo

Karmengo eliza eta komentua Tuterako (Nafarroa) XVI. mende amaierako eliza da, estilo manieristan eraikita[1]. Tuterako Parte Zaharrean dago, Gaiarre kalearen eta Carmen Alta kaleen arteko izkinan.[2] 1592 eta 1596 urteak artean eraiki zen, karmeldarren eskutik. 1637an Diego de Salvatierra eta Domingo de Ucazaren eskutik dezente handitu zen. Gaur egun San Felipe Neriren kongregazioaren ardurapean dago.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elizak latindar gurutzearen planta du. Nabe luzea du, bost tartetan antolatuta, kapela desberdinekin, gurutzadura kupulaz. Estiloa Kontrarreforman ohikoa zen manierista da. Fatxada XVIII. mende hasierakoa da. Barruan, erretaula nagusia Juan de Gurreak egin zuen eta baita ere manierismo barruan kokatu behar dugu, XVII. mendekoa; geroago, 1700. urtean, apaingarri barrokoak jarri zitzaizkion. Beste erretabloak barrokoak eta rokokokoak dira. Azpimarratzeko da, bestetik, Vicente Berdusanek egindako San Joseren tailua (1672).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. García Gainza, M.A., Heredia Moreno, M.C., Rivas Carmona, J. y Orbe Sivatte, M. (1980). Merindad de Tudela. Catalogo Monumental de Navarra, Biano Printezea, Iruñeko Arpepizkua, Nafarrolako Unibertsitatea, I. liburuki, 492 or.
  2. Martínez-Escalada, J. (1999). Historia de Tudela contada por sus calles. Navarro&Navarro, Zaragoza, 565 or.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]