Karolina Gočeva
Karolina Gočeva | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bitola, 1980ko apirilaren 28a (44 urte) |
Herrialdea | Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista Ipar Mazedonia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | mazedoniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria |
Parte-hartzailea
| |
Genero artistikoa | pop musika |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | City Records |
karolinagoceva.net | |
Karolina Gočeva (Bitola, 1980ko apirilaren 28a) abeslari ipar mazedoniarra da. Herrialdeko ezagunenetakoa da eta Eurovision Abesti Lehiaketan bi aldiz kantatu du, 2002an eta 2007an[1].
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karolina Gočeva Bitola hirian jaio zen 1980an eta hamar urte zituela Bitolako "Si-Do" haurrentzako jaialdian abestu zuen[2] eta 1991ean "Makfest" jaialdian. Mamo, pušti me ("ama, utzidazu joaten") abestia kantatu zuen[2] eta 1992an disko batean abestia grabatu zuen. Abesti lehiaketa eta jaialdien bidez bere musika talentua eta ahotsa ezagutarazi zituen. 1994tik aurrera urtero abestu zuen SkopjeFest jaialdian, Ipar Mazedoniako hiriburuan. SkopjeFest jaialdia Ipar Mazedonian jaialdi garrantzitsua da, bertan erabakitzen baita Eurovision Abesti Lehiaketan parte hartuko duen abestia.
2000 urtean Avalon Production disketxearekin sinatu zuen kontratua eta aurreneko diskoa argitaratu zuen, Jas Imam Pesna ("abesti bat daukat"). Urte hartan Eurovisión lehiaketara sartzear egon zen "Za nas" ("guretzako") abestiarekin, baina bigarren postuan gelditu zen. 2002an Zošto Sonot Ima Kraj diskoa atera zuen eta antzinako Jugoslaviaren eremu guztian izan zuen arrakasta. Urte hartan SkopjeFest jaialdia irabazi[2] eta Eurovisiónerako sailkatu zen "Od nas zavisi" ("gure baitan dago") abestiarekin. finalera iritsi zen eta 19. postuan gelditu zen[3].
2003 urtean Znaeš kolku vredam ("badakizu merezi dudala") argitaratu zuen. Honek ere antzinako Jugoslavia guztian izan zuen arrakasta. Karolina Gočevak disko osoa serbieraz grabatu zuen berriz, Serbiako musika merkatuan ere sartzeko asmoarekin. Kad zvezde nam se sklope...kao nekada ("izarrak lerratzen direnean... aintzina gertatu bezala") izena izan zuen diskoak[4]. Hurrengo urteetan disko berriak atera zituen, Vo Zaborav (2005) eta U Zaboravu (2006).
2007an berriz ere SkopjeFest jaialdia irabazi eta bigarren aldiz sailkatu zen Eurovisión Abesti Lehiaketara. Lehenengo abeslaria da bi aldiz Mazedonia ordezkatu eta finalerako sailkatzen dena. "Mojot svet" abestia kantatu zuen eta 24 lehiakidetatik 14. postuan gelditu zen 73 puntu jasota[5]. 2008. urtean Makedonsko Devojče ("neska mazedoniarra") diskoa argitaratu zuen. Zlatko Origanski musikagilearekin elkarlanean egin zuen eta bere diskografiako diskarik desberdinena da estiloaren aldetik, mazedoniako kantu tradizionalen kutsu handiagoa baitu. Disko honetako aurreneko singlea den "Ptico malečka" oso arrakastatsua izan zen Ipar Mazedonian, eta oraindik ere argitaraturiko urtean gehien saldu den diskoa izatearen errekorra dauka.
2009an Serbiako Wikluh Sky hip-hop izarrarekin elkarlanean "Kraj" abestia atera zuen eta Jugoslaviako errepublika ohi guztietan asko entzun zen[6]. 2010 urtean Kapka Pod Neboto diskoa atera zuen eta "Kraj" izan zen diskoko aurreneko singlea. Bigarren singlea ere beherala sartu zen Ipar Mazedoniako irratetako zerrendatan. "Za Godina, Dve" zuen izena. 2012an Najubavi Pesni diskoa atera zuen eta 2014an Makedonsko Devojče 2, 2008ko diskoaren musika estilo tradizionalaren proiektuari jarraipena emanez.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mamo, pušti me (1992)
- Jas Imam Pesna (2000)
- Zošto Sonot Ima Kraj (2002)
- Znaeš Kolku Vredam (2003)
- Kad zvezde nam se sklope...kao nekada (2003)
- Vo Zaborav (2005)
- U Zaboravu (2006)
- Makedonsko Devojče (2008)
- Kapka Pod Neboto (2010)
- Najubavi Pesni (2012)
- Makedonsko Devojče 2 (2014)
- Izvor (2018)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Karolina Gočeva» Discogs (Noiz kontsultatua: 2019-02-16).
- ↑ a b c eurovision-spain.com. «FYR Macedonia - 2002» www.eurovision-spain.com (Noiz kontsultatua: 2019-02-16).
- ↑ (Ingelesez) Bohlman, Philip Vilas. (2004). The Music of European Nationalism: Cultural Identity and Modern History. ABC-CLIO ISBN 9781576072707. (Noiz kontsultatua: 2019-02-16).
- ↑ (Ingelesez) «Karolina* - Kad Zvezde Nam Se Sklope... Kao Nekada» Discogs (Noiz kontsultatua: 2019-02-16).
- ↑ eurovision-spain.com. «FYR Macedonia - 2007» www.eurovision-spain.com (Noiz kontsultatua: 2019-02-16).
- ↑ «Tekstovi Pjesama Lyrics - Karolina Goceva - Kraj - Sky Wikluh - Tekst Pjesme» www.tekstovipjesamalyrics.com (Noiz kontsultatua: 2019-02-16).
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karolina Gočeva |