2007ko Eurovision Abesti Lehiaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
2007ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Finalerdia Maiatzaren 10, 2007
Finala Maiatzaren 12, 2007
Egoitza Hartwall Areena, Helsinki
Aurkezlea(k) Jaana Pelkonen
Mikko Leppilampi
Antolatzailea Yleisradio (Yle)
Partaide kopurua 42
Irabazlea "Molitva"
Marija Šerifović
 Serbia

2007ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 52. edizioa izan zen. Helsinkiko Hartwall Areena aretoan ospatu zen, Finlandian. Finalerdia maiatzaren 10ean jokatu zen, eta finala maiatzaren 12an. Aurkezleak Jaana Pelkonen eta Mikko Leppilampi izan ziren.

Garailea Serbiako Marija Šerifović izan zen, "Molitva" abestiarekin. Serbiaren lehen garaipena izan zen, herrialde independiente bezala egin zuen lehen agerraldian. Herrialdeak hizkuntza propio batean abestera behartzen zituen araua 1999an bertan behera utzi zenetik, lehen aldiz irabazi zuen olerkietan ingelesik erabiltzen ez duen abesti batek.

Berrogeita bi herrialde izan ziren partaide, orduko partaide kopuru errekorra. Serbiaz gain, Montenegro, Georgia eta Txekiak lehen agerpena egin zuten. Austria eta Hungaria urte bateko eten baten ostean bueltatu ziren. Bestalde, Monakok uko egin zion partaidetzari.

Lehiaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehiaketak finalerdi bat eta final bat izan zituen. Big 4 taldeko herrialdeak (Alemania, Erresuma Batua, Espainia eta Frantzia), eta beraiez aparte, aurreko edizioko lehen hamar sailkatuak zuzenki agertu ziren finalean. Gainontzako herrialdeek finalerdian jokatu zituzten finalerako hamar pase.

Finalerdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taulan azpimarratutako herrialdeak pasa ziren finalera.

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01  Bulgaria Bulgariera Elitsa Todorova & Stoyan Yankoulov "Water" Ura 6 146
02  Israel Ingelesa, Frantsesa, Hebreera Teapacks "Push the Button" Sakatu botoia 24 17
03  Zipre Frantsesa Evridiki "Comme ci, comme ça" Hala nola 15 65
04  Bielorrusia Ingelesa Koldun "Work Your Magic" Zure magia egizu 4 176
05  Islandia Ingelesa Eiríkur Hauksson "Valentine Lost" Valentin galdua 13 77
06  Georgia Ingelesa Sopho "Visionary Dream" Amets irudikorra 8 123
07  Montenegro Montenegroera Stevan Faddy "'Ajde, kroči" ('Ајде, крочи) Etorri, gerturatu 22 33
08  Suitza Ingelesa DJ BoBo "Vampires Are Alive" Banpiroak bizirik daude 20 40
09  Moldavia Ingelesa Natalia Barbu "Fight" Borrokatu 10 91
10  Herbehereak Ingelesa Edsilia Rombley "On Top of the World" Munduaren gailurrean 21 38
11  Albania Ingelesa, Albaniera Frederik Ndoci "Hear My Plea" Entzun nire erregutea 17 49
12  Danimarka Ingelesa DQ "Drama Queen" Ahoberoa 19 45
13  Kroazia Kroaziera, Ingelesa Dragonfly feat. Dado Topić "Vjerujem u ljubav" Maitasunean sinisten dut 16 54
14  Polonia Ingelesa The Jet Set "Time to Party" Festarako unea 14 75
15  Serbia Serbiera Marija Šerifović "Molitva" (Молитва) Otoitza 1 298
16  Txekia Txekiera Kabát "Malá dáma" Andere txikia 28 1
17  Portugal Portugesa, Ingelesa[fe 1] Sabrina "Dança comigo" Egizu dantza nirekin 11 88
18  Mazedonia Mazedoniera, Ingelesa Karolina "Mojot svet" (Мојот свет) Nire mundua 9 97
19  Norvegia Ingelesa[fe 2] Guri Schanke "Ven a bailar conmigo" Etor zaitez nirekin dantzatzera 18 48
20  Malta Ingelesa Olivia Lewis "Vertigo" Bertigoa 25 15
21  Andorra Katalana, Ingelesa Anonymous "Salvem el món" Salba dezagun mundua 12 80
22  Hungaria Ingelesa Magdi Rúzsa "Unsubstantial Blues" Blues motela 2 224
23  Estonia Ingelesa Gerli Padar "Partners in Crime" Gaizkideak 22 33
24  Belgika Ingelesa The KMG's "Love Power" Maitasun-indarra 26 14
25  Eslovenia Esloveniera Alenka Gotar "Cvet z juga" Hegoaldeko lorea 7 140
26  Turkia Ingelesa Kenan Doğulu "Shake It Up Şekerim" Mugi ezazu laztana 3 197
27  Austria Ingelesa Eric Papilaya "Get a Life – Get Alive" Bizitza bat lortu – Bizi zaitez bizi 27 4
28  Letonia Italiera Bonaparti.lv "Questa notte" Gau honetan 5 168
  1. Hitz batzuk gaztelaniaz eta frantsesez.
  2. Abestian errepikatzen den izenburua gaztelaniaz.

Finala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01  Bosnia-Herzegovina Serbiera Marija Šestić "Rijeka bez imena" (Ријека без имена) Izenik gabeko ibaiak 11 106
02  Espainia Gaztelania[f 1] D'NASH "I Love You Mi Vida" Maite zaitut ene bihotza 20 43
03  Bielorrusia Ingelesa Koldun "Work Your Magic" Zure magia egizu 6 145
04  Irlanda Ingelesa Dervish "They Can't Stop the Spring" Ezin dute udaberria geldiarazi 24 5
05  Finlandia Ingelesa Hanna Pakarinen "Leave Me Alone" Utz nazazu bakarrik 17 53
06  Mazedonia Mazedoniera, Ingelesa Karolina "Mojot svet" (Мојот свет) Nire mundua 14 73
07  Eslovenia Esloveniera Alenka Gotar "Cvet z juga" Hegoaldeko lorea 15 66
08  Hungaria Ingelesa Magdi Rúzsa "Unsubstantial Blues" Blues motela 9 128
09  Lituania Ingelesa 4Fun "Love or Leave" Maitatu edo alde egin 21 28
10  Grezia Ingelesa[f 2] Sarbel "Yassou Maria" (Γεια σου Μαρία) Kaixo Maria 7 139
11  Georgia Ingelesa Sopho "Visionary Dream" Amets irudikorra 12 97
12  Suedia Ingelesa The Ark "The Worrying Kind" Kezkatzen denetakoa 18 51
13  Frantzia Frantsesa, Ingelesa Les Fatals Picards "L'amour à la française" Maitasuna frantses erara 22 19
14  Letonia Italiera Bonaparti.lv "Questa notte" Gau honetan 16 54
15  Errusia Ingelesa Serebro "Song #1" 1. abestia 3 207
16  Alemania Alemana, Ingelesa Roger Cicero "Frauen regier'n die Welt" Emakumeek agintzen dute munduan 19 49
17  Serbia Serbiera Marija Šerifović "Molitva" (Молитва) Otoitza 1 268
18  Ukraina Alemana, Ingelesa, Ukrainiera, Errusiera Verka Serduchka "Dancing Lasha Tumbai" (Dancing Лаша Тумбай) Lasha Tumbai dantzatzen 2 235
19  Erresuma Batua Ingelesa Scooch "Flying the Flag (For You)" Bandera mugitzen (zuretzat) 22 19
20  Errumania Ingelesa, Italiera, Gaztelania, Errusiera, Frantsesa, Errumaniera Todomondo "Liubi, Liubi, I Love You" (Люби, Люби, I Love You) Maite, maite, maite zaitut 13 84
21  Bulgaria Bulgariera Elitsa Todorova & Stoyan Yankoulov "Water" Ura 5 157
22  Turkia Ingelesa Kenan Doğulu "Shake It Up Şekerim" Mugi ezazu laztana 4 163
23  Armenia Ingelesa, Armeniera Hayko "Anytime You Need" Behar duzun orotan 8 138
24  Moldavia Ingelesa Natalia Barbu "Fight" Borrokatu 10 109
  1. Hitz batzuk ingelesez.
  2. Abestian errepikatzen den izenburua grezieraz.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 2007ko Eurovision Abesti Lehiaketa