Edukira joan

Karrokanpo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Urkullu lehendakaria, karrokanpo erakusketa batean Boiseko 2015eko Jaialdian

Karrokanpo, karro-kanpo edo ardi-kanpoa euskal artzainek Ameriketako Estatu Batuetan erabilitako gurdi batzuk ziren, bizileku funtzioa zutenak etxaldeetatik urrun mendialdean artaldeak zaintzeko denboraldietan. Ingelesez, Basque shepherd wagon esaten zaie.

AEBetako euskal familietako askok euren ondareko parte gisa ikusten dituzte karrokanpoak, euren arbasoek honela hasi baitzuten euren ibilbide amerikarra, eta etxe askotan gorde dira. Eusko-estatubatuarren topaketetan erakusketak egin ohi dira[1].

2006 eta 2011 urteen artean, Idahoko auto-matrikula eredu bat egin zen, kanpokarro bat erakusten zuena[2][3].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Karrokanpo erakusketa» Euskal kultura (kontsulta data: 2018-03-28).
  2. «Cenarrusa Foundation for Basque Culture» www.cenarrusa.org (kontsulta data: 2018-03-28).
  3. «Uztailaren 1etik aurrera euskal kulturari laguntzen zion matrikula bereziak iraungiko dira Idahon» Euskal kultura (kontsulta data: 2018-03-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]