Edukira joan

Kaskezur (musika taldea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kaskezur
Datuak
JatorriaBaztan, Nafarroa (Euskal Herria)
Musika motarock
Urteak2004 -
Taldekideak
Imanol Zubieta
Mikel Sanchez
Ion Minde
Iñigo Iturria
Lehengo taldekideak
Lander Santamaria
Ainara Ibarra
Luismi Garcia
Phillipe Santamaria
Badok: kaskezur Musikasten: kaskezur

Kaskezur 2004an Baztanen sorturiko taldea da.

2008an eman zituen lehen pausoak Kaskezurrek, Baztango bailararen lasaitasuna, haien  Noise eta Rock soinuekin aztoratzea erabaki zutenean.

90. hamarkadako rock musikak gordetzen duen askatasunaren bidean kantak  egiten hasi ziren. Sonic Youth eta Pixies bezalako taldeen soinuaren garrantzia  nabarmena zen. Hasieratik 4 partaidek osatzen dute taldea, gaur egun Ion, Mikel,  Imanol eta Iñigok segitzen dutelarik; 2 ahots, 2 gitarra, baxua eta bateria formatuan beti.

2013an, Ilgora (Autoekoizpena) argitaratu zuen, taldearen soinua aldatu eta, aldi  berean, euskal eszena alternatiboaren ateak ireki zizkion diska. Aurretik, rock  klasikoaren eta psikodelian ausnartzen duten Gure Jokua (Labatelkueyo Records, 2010)  eta Itzulera… (Autoekoizpena, 2008) lehendabiziko lanak argitaratu zituzten.

Azpisugeak lanak (Mukuru, 2017) harrera ona izan zuen bai kritikaren bai  publikoaren aldetik, eta Euskal Herriko musikaren eszenan berezko lekua finkatzea  ahalbidetu zion taldeari. Komunikabide desberdinek harrera ona eman zioten diskoari,  urteko diska onenen hainbat zerrendetan sartuz.

Ihesi doaz animaliak  (Mukuru,2019) aurreko diskoarekin landutako soinu eta erritmo berriak lantzen jarraitu zuten, han eta hemen kontzeryuak egiten 2020ko pandemiak geldialdia eragin zuen arte. Orduztik, mantxo eta poliki egin dituzte gauzak. “Mendiak 1976” dokumentalerako egindako kantua izan delarik argitaratutako gauza bakarra.

Orain “Deus” (Usopop, 2024) diskoarekin bueltan dira.

  1. maketa (2005, autoekoizpena)
  2. Itzulera kapsularik gabe espaziora bidalitako azken zakurrak (2008, autoekoizpena)
  3. Gure jokua (2010, Labatelkueyo)
  4. Ilgora (2013, autoekoizpena)[1]
  5. Azpisugeak (2017, autoekoizpena Mukuru)[2]
  6. Ihesi doaz animaliak (2019, autoekoizpena Mukuru)[3]
  7. 1976 (2022, autoekoizpena).[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Ilgora» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-26).
  2. «Azpisugeak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-26).
  3. «Ihesi doaz animaliak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-26).
  4. 1976. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]