Mukuru

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mukuru
Sortze urtea 2017
Egoera Aktiboa
Generoa(k)
Jatorrizko herrialdea  Euskal Herria
Webgune ofiziala http://mukuru.eus/

Mukuru zigilua, 2017an sorturiko diskoetxea da.[1] Kideek musika sortzaileen elkargune gisa definitzen dute proiektua, eta helburu nagusia, bakoitzaren musika proiektuez haratagoko kolektibotasun baten parte izatea da, musika industria hegemonikoari alternatiba bat eskainiz. Diskoak elkarrekin argitaratu, batera hausnartu eta mukuru kontzertu jaialdiak antolatu izan dituzte.[2]

Diskoetxe honen bidez, talde hauek, beraien materiala modu autogestionatuan kaleratzea lortu dute, inolako bitartekaririk gabe. Durangoko Azokan Balio Dute[3] diskoetxearekin batera jarri izan dute postua.[4]

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mukuru jaialdiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolektiboko kideek jaialdiak ere antolatu izan dituzte:

  1. Antzuola: Klak!son eta Seitan[7]. 2018-05-01.
  2. Itsasu: Txost! eta Paxkal Irigoyen[8]. 2018-05-31.
  3. Elizondo: Paxkal Irigoyen eta Kaskezur[9]. 2018-07-15.
  4. Errenteria: Isuo eta Kezman, Nigara zuek, Peru Galbete, Hatxe, Paxkal Irigoyen, Iturria, Seitan, Txost, Klak!son eta Muskulo.[10]. 2018-09-21.
  5. Urretxu: Peru Galbete, Iturria, Isuo ta Kezman, Paxkal Irigoyen, Hatxe, Ekhi Lambert, Klak!son eta Txost!.[11] 2019-12-12.
  6. Bergara: Hatxe, Paxkal, Nigara Zuek, Birkit, Muskulo, Klak!son eta Hegazkin+Gvridi.[12] 2021-11-13.

Katalogoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentzia Urtea Taldea Diskoa
MKR001 2017 Kaskezur Azpisugeak[13]
MKR002 2018 Seitan Seitan[14]
MKR003 2018 Txost! Erreferak esperantza
MKR004 2018 Paxkal Irigoyen Artha
MKR005 2018 Isuo ta Kezman Bihar akaso[15]
MKR006 2019 Kaskezur Ihesi doaz animaliak
MKR007 2019 Ekhi Lambert Haustura
MKR008 2020 Muskulo Esan gabe doa[16]
MKR009 2020 Hatxe Panpin hautsien dantza
MKR010 2020 Nigara Zuek Zabortegitik salbatuak[17]
MKR011 2020 Peru Galbete Nor zara zu?
MKR012 2021 Hegazkin Haize beltzak[18]
MKR013 2021 Klak!son Puntu urdin margula[19]
MKR014 2021 Birkit Inertzia
MKR015 2022 Nigara Zuek Hemen gaude, dena ongi[20]
MKR016 2022 Peru Galbete Beiratu[21]
MKR017 2022 Txost! Euri-ura
MKR018 2022 Hatxe Panpin hautsien dantza II
MKR019 2023 Kadira Kadira[22]
MKR020 2023 Nigara Zuek dai dai[23]

Mukuru zuzenean nonahi[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tarteka zuzeneko bideo grabazioak argitaratzen ditu kolektiboak, horiek guztiak zuzenean nonahi[24] izenaren baitan jasotzen dituzte, eta berezitasun bat dute amankomunean: kanpokaldean, toki bereizetan, grabatuak izaten dira, eta bertan jasotako soinua izaten dute. Ekimenak Kanaldude telebistarekin akordioa du, eta bertan ere igortzen dira.[25]

Hauek dira orain arte argitaratutako bideoak:

  1. Txost! – Ito haiz
  2. Paxkal Irigoyen – Pasahitza
  3. Muskulo – Dale Maikel Nait!
  4. Hatxe
  5. Isuo ta Kezman – Otsua jokuka
  6. Nigara zuek – Kim Jong-Il Voodoo
  7. Peru Galbete – Waio + Hitzen Hitzak
  8. HATXE lagunekin (Ekhi Lambert ta Ander Fernandez) – Batoi zuri otoi
  9. Hegazkin – Lehergailua
  10. Txost! – Garenentz

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Sortzaileen kolektibo berri bat sortu dute: Mukuru» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-09).
  2. (Frantsesez) Chilibolost, Kattin. (2018-06-07). «Mukuru, un collectif inscrit dans l’alternatif» www.mediabask.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-09).
  3. Garitaonandia, Ane. Uzta oparoa dute Mukuru eta Balio Dute kolektiboek Durangoko Azokan, ezagutu nahi?. (Noiz kontsultatua: 2022-12-10).
  4. «MUKURU Durangoko Azokan egongo DA!» Mukuru (Noiz kontsultatua: 2022-12-09).
  5. «Kaskezur» Mukuru (Noiz kontsultatua: 2022-12-09).
  6. «Seitan» Mukuru (Noiz kontsultatua: 2022-12-09).
  7. «Mukuru kolektiboaren lehen urratsa, Antzuolan - Antzuola» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-09).
  8. «Goxoki Mukuru betea» gureirratia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-09).
  9. «Mukuru BESTA Elizondon» Mukuru (Noiz kontsultatua: 2022-12-09).
  10. Mukuru musika kolektiboak jai bat antolatu du larunbaterako bere burua aurkezteko – Herribizia. (Noiz kontsultatua: 2022-12-09).
  11. «Mukuru festa Urretxu-Zumarragan Abenduaren 28an» Mukuru (Noiz kontsultatua: 2022-12-09).
  12. «Mukuru jaia Bergaran: jaialdi berezia, kolektibo berezi baten elkarlanetik - Bergara» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-09).
  13. «Azpisugeak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-09).
  14. «Seitan» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-09).
  15. «Isuo ta Kezman» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-09).
  16. «Muskulo» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-09).
  17. «Zabortegitik salbatuak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-09).
  18. (Ingelesez) «Haize beltzak, by Hegazkin» Hegazkin (Noiz kontsultatua: 2022-12-09).
  19. «Klak!son» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-09).
  20. «Nigara Zuek» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-09).
  21. «Badok» Badok (Noiz kontsultatua: 2022-12-09).
  22. «Kadira» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-26).
  23. «dai dai» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-26).
  24. «Zuzenean nonahi» Mukuru (Noiz kontsultatua: 2022-12-09).
  25. «Mukuru» kanaldude.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]