Kataluniar Errepublikaren iragankortasun juridikoa eta sortzearen legea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kataluniar Errepublikaren iragankortasun juridikoa eta sortzearen legearen prozesu konstituziogilea.

Errepublikaren iragankortasun juridikoa eta sortzearen legea, katalanez: Llei de transitorietat jurídica i fundacional de la República, baita Kataluniar erregimen juridikoaren legea (Llei de règim jurídic català) izenez ezaguna ere, Katalunia estatu independientea bilakatzeko trantsizio prozesuan zehar, segurtasun juridikoa eta administrazioen ordezkatze ordenatua eta zerbitzu publikoen jarraipena bermatzea helburu duen legearen izendapena da.

Lege honen 1. artikuluaren arabera, «Kataluniak zuzenbidezko Errepublika demokratiko eta sozial bat osatuko du».

2016ko abenduaren 29an agiriaren zirriborroa argitaratu zen, eta 2017ko abuztuaren 28an Kataluniako Parlamentuan aurkeztu. 2017ko irailaren 8an Kataluniako Parlamentuan bozkatua eta onartua izan zen, eta 2017ko urriaren 1eko Kataluniaren independentziari buruzko erreferenduman baiezkoak irabaziz gero indarrean jarriko zen.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egitura hitzaurre bat eta bederatzi epigrafeetan egituratua dago:

  • I Titulua: Xedapen orokorrak, lurraldetasuna eta herrialdetasuna
  • II Titulua: Antolamendu eta eta administrazio segidak
  • III Titulua: Eskubideak eta betebeharrak
  • IV Titulua: Erakunde sistema
  • V Titulua: Lege boterea eta justizia administrazioa
  • VI Titulua: Finantzak
  • VII Titulua: Prozesu konstituziogilea
  • Amaierako xedapenak

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]