Kataxulo gaztetxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kataxulo gaztetxea
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Oiartzun

Kataxulo gaztetxea (herriko ahoskeran, gaztetxia) Oiartzunen dagoen gaztetxea da. 2006ko apirilean sortu zen gaztetxea eta lehiaketa egin zuten gaztetxearen izena hautatzeko. Hainbat izan dira bertan egin diren ekimenak, kontzertuak, tailerrak, bertso saioak, ikastaroak...

2008ko otsailean, 2. urteurrenaren harira, bertso txapelketa antolatu zuten eta Ander Lizarraldek irabazi zuen txapela[1]. Bigarren urteurrena ospatzeko hilabete gutxi falta zirela Oiartzualdean gazteen aurkako sarekada izan zen Espainiako Auzitegi Nazionalak aginduta, eta tartean Kataxulo gaztetxea ere miatu zuten poliziek.[2] Urteurreneko ospakizunak bertan behera geratu ziren erasoaren ostean.[3]

2011ko apirilaren 9tik 17ra Kataxulo gaztetxearen 5. urteurrena ospatu zuten Oiartzunen. Egitarau zabala antolatu zuten: kontzertu ugari, zine emanaldiak, tailerrak, hitzaldiak… [4][5]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]