Kate Darling
Kate Darling | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1982ko urtarrilaren 27a (42 urte) |
Herrialdea | Suitza |
Hezkuntza | |
Heziketa | ETH Zürich |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abokatua, zientzialaria eta legelaria |
Enplegatzailea(k) | Massachusettseko Teknologia Institutua |
Katherine 'Kate' Irene Maynard Darling (1982ko urtarrilaren 27a) suitzar akademikoa da. Teknologiaren inplikazio juridiko eta etikoetan lan egiten du. 2019tik aurrera, MIT Media Laborategian ikerketako espezialista da. [1][2][3]
Ibilbide akademikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]AEBetan jaio zen baina Basilea, Suitzan hazi zen. 2014. urtean, Copyright and new technologies: theoretical and empirical analysis of copyright transfers and content production incentives lana ETH Zürich-en bukatu ondoren, Darling EE.UU-ra itzuli zen, Harvardeko Zuzenbide Eskolan roboten etikari buruzko ikastaro bat irakasteko Lawrence Lessigekin. [1] Darlingek, roboten etikari buruzko ikastaroan, legeak eta robotikak elkarrekin nola lan egiten duten irakasten du. Hala ere, arreta nagusia robotikaren inguruko arazo juridiko eta sozialetan jartzen du. [4] Kate Darlingek Harvard Berkman Klein Zentroa Internet eta Gizartearentzat,[5], Yale Gizarte Proiektua [1] eta Zuzenbide- eta ekonomia-zentroa [6] izeneko proiektuetan lan egin du.
Darlingek Middlebury izeneko unibertsitatean doktoregoa egin zuen, eta ohorezko doktoregoa lortu zuen zientzietan. [7][8] Darlingek giza eta roboten arteko elkarrekintzari buruzko zenbait lan argitaratu ditu. Haren tesian, autore-eskubideen transferentziari buruz hitz egin zuen.[9][10] Mark T Banner saria jaso zuen Intellectual Property kategorian.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Ingelesez) «Bio» Kate Darling (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
- ↑ «Person Overview ‹ Kate Darling» MIT Media Lab (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
- ↑ «The People’s Bot: Robotic telepresence for the public good - Robohub» robohub.org (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
- ↑ «Person Overview ‹ Kate Darling» MIT Media Lab (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
- ↑ (Ingelesez) «Kate Darling | Berkman Klein Center» cyber.harvard.edu 2020-03-24 (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
- ↑ (Ingelesez) «Former Members» lawecon.ethz.ch (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
- ↑ (Ingelesez) Anonymous. (2017-05-28). «Class of 2017 Celebrates Commencement | Middlebury News and Announcements» www.middlebury.edu (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
- ↑ (Ingelesez) Team, The ALU. (2017-05-28). «ALU Founder Receives Honorary Doctorate from Middlebury College, Vermont, USA» ALU (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
- ↑ Darling, Kate; Nandy, Palash; Breazeal, Cynthia. (2015-08). «Empathic concern and the effect of stories in human-robot interaction» 2015 24th IEEE International Symposium on Robot and Human Interactive Communication (RO-MAN): 770–775. doi: . (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
- ↑ (Ingelesez) Darling, Maynard; Irene, Katherine. (2014). Copyright and new technologies: theoretical and empirical analysis of copyright transfers and content production incentives. ETH Zurich (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kate Darling erabiltzailearen profila, Twitter zerbitzuan
- [1]