Kategoria eztabaida:Lehendakariak

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Kategoriaren izen okerra[aldatu iturburu kodea]

Kategoria honen izena ez dago ondo. «Eusko Jaurlaritzako lehendakariak» beharko luke izan. Bestela, hemen sar ditzakegu Portugalgo lehendakariak edo Euskaltzaindiko lehendakariak, esate baterako. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 08:16, 4 Ekaina 2010 (UTC)

EZ, Euskaltzaindiaren arabera Lehendakari bakarrik Eusko Jaurlaritzakoa izan daiteke, ikurriña EAEkoa baino ez den bezala. Besteak presidente eta bandera dira, baita Nafarroakoa ere. -Theklan · Eztabaida · E-maila 08:57, 4 Ekaina 2010 (UTC)
Non dago Euskaltzaindiaren erabaki hori? Fidatzekoak diren hiztegietan, «lehendakari» izena «presidente»ren sinonimoa da, ez besterik. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 10:26, 4 Ekaina 2010 (UTC)


Zehazki

presidente 1 m,f pol lehendakari, presidente: la decisión del presidente, lehendakariaren erabakia.

2 (de una empresa, club, sociedad) lehendakari, presidente: al presidente del club, klubaren buruari.

3 (de una asamblea, reunión) mahaiburu(ko), buru.

• el presidente de Euskaltzaindia, euskaltzainburua.

• el presidente de la mesa, mahaiburua.

• el presidente del gobierno, gobernuburua.

• presidente de honor, ohorezko lehendakari, ohorezko presidente.


Elhuyar

presidente, -a lehendakari, presidente; -buru (hitz-elkarteetan)

  • Te ha tocado de presidente de la mesa: mahaiburua izango zara.
  • El presidente del gobierno: gobernu-burua, gobernu-lehendakaria.
  • El presidente del club no ha venido: klubeko lehendakaria ez da etorri.
  • Le han nombrado presidente de honor: ohorezko presidente izendatu dute.
  • El candidato a presidente pronunciará un discurso: lehendakarigaiak hitzaldia emango du.

Euskalterm

  • eu lehendakari autonomiko
  • es presidente autonómico


  • eu lehendakari federal
  • es presidente federal
  • fr président fédéral


  • eu parlamentuko lehendakari
  • es presidente del parlamento
  • fr président du parlement


  • eu administrazio-kontseiluko lehendakari
  • es presidente del consejo de administración
  • fr Président du Conseil d'administration
  • en chairman of the board of directors

chairman of the board


Eta abar, eta abar, eta abar. Euskaltzaindiak ez du «lehendakari» hitzaren esanahiaz ezer erabaki, nik dakidala. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 10:33, 4 Ekaina 2010 (UTC)

Ba ez dakit non dagoen, baina gogoratzen dut UPVko Ikasle Kontseiluko Lehendakariak izena aldatu behar izan zuela ezen Lehendakari EAEko Gobernuko Presidentea baino ezin zen izan. Hortik aurrera denak ziren presidente. -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:46, 4 Ekaina 2010 (UTC)
Segur aski norbaiten asmakuntza hutsa izango zen hori, bere gustuak inposatzeko. Euskaltzaindiaren arauetan ez da ezer ageri, bilaketa bat egin dut oraintxe.
Gainera, nahi dituzun adibide guztiak ekarriko dizkizut Euskal Autonomia Erkidegoko aldizkari ofizialetik. Hasteko, pare bat, aurtengoak biak:
Nafarroako Foru Erkidegoan, «Nafarroako Gobernuko Lehendakaria» eta «Parlamentuko lehendakaria» dituzte, ofizialki: Parlamentuaren organoak.
Eta abar, eta abar, eta abar. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 11:12, 4 Ekaina 2010 (UTC)

Xabier, zure erabileran kontraesana ikusten dut: "euskal=vasco/a" ez dela diozu, "euskal=euskara" dela, baina Euskal Erkidego Autonomoa erabiltzen duzu (Comunidad Autonoma Vasca). Erkidego horretako erdia baino gehiago erdalduna dela jakinik. Zure ikuspuntutik Euskal idazleak, soilik euskaraz idazten duten idazleak badira, Euskal Erkidego Autonomoa soilik euskaraz mintzatzen diren erkidego autonomoa beharko luke, baina ez da hala. Hor kontraesana dago.--Euskalduna(esaidak hemen) 21:38, 2010ko ekainaren 5a (UTC)

Gai honekin horrek ez du zer ikusirik, Euskalduna. Horretaz hitz egiten jarraitu nahi baduzu, idatz iezadazu nire eztabaida orrian. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 11:33, 6 Ekaina 2010 (UTC)
Xabier Armendaritzekin erabat ados nago. Lehendakariak, mundu guztikoak dira. Kategoria:Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakariak izan beharko luke.--Unai (esan) 19:46, 5 Ekaina 2010 (UTC)

Nik ere uste dut Lehendakari hitzak gaztelerazko "presidente" esan nahi duela. Baina estilo liburuei erreparatuz gero ez da horrela. Nafarroako presidentea ofizialki "lehendakari" bada ere googlen bilaketa azkar bat eginez izendapen hau batez ere BONen agertzen dela ikus daiteke, bestea, aldiz, EiTB, Berria eta halakoetan. Beraz izendapenarekin badirudi badela beste erabakiren bat, bestela ez lukete guztiek hala idatziko (paper ofizialetan agertzen dena albo batera utzita.). -Theklan · Eztabaida · E-maila 02:31, 6 Ekaina 2010 (UTC)

Zein estilo liburutan? Eskertuko nizuke egiten dituzun baieztapen horien erreferentziak ekartzea, Theklan: bestela, zure hitzek indarra galtzen dute.
Nik ekarri ditudan aipamenak pisu handikoak dira: Zehazki, Elhuyar, Euskalterm, Ibon Sarasolaren Euskal Hiztegia, Euskal Autonomia Erkidegoko Aldizkari Ofiziala, Nafarroako Aldizkari Ofiziala...
Nahi baduzu, ekarriko dizkizut Berriakoak (oraintxe, «lehendakari» bilaketa eginda, hau da lehenengo emaitza: «Euskarazko antzerkia koordinatu eta indartu nahi duen elkarte bat sortu dute. Aurreneko batzar nagusia egin du Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak, eta Josu Kamara izendatu dute lehendakari»), EiTBkoak eta Argiakoak ere: ekarri ez baditut, gai berezi honetarako pisu txikiagokoak iruditu zaizkidalako izan da.
lehendakari, euskaraz, erakunde publiko nahiz pribatuetako edozein aginte organotako burua da, eta XX. mendearen hasieratik da horrela, Orotariko Euskal Hiztegiko lehendakari sarreran ageri denez:
« Presidente. "Lendakari aukeratu zuten" Gte Erd 60. Euzko-Antzerti-Bazkunaren Lendakarijari. EEs 1911, 116. Gipuzkoako Diputazioko lendakari Julian Elorza jaunak. Muj PAm 9. Azkenengo ogasunzaia Antonio Alzibar eta lenbiziko lendakaria Bruno Larrazabal jaunak izan ziran. Eguzk RIEV 1927, 435n. Agur, Arana Goiri, geure lendakari / zintzo ta ona zaren jeltzale gurgarri. Enb 125. ["Eusko-Ikaskuntza"-ko] lendakariak batzarre-itxitzea yo zun. Ldi IL 94. Colombiako lendakari izana. PMuj Y 1934, 165. Obispoa zan, baño baita erri gizon bezela, lendakari edo agintari nagusi ere. Munita 32. Oraintsu arte bera izan da Luistarren lendakaria Itziar-en. Basarri 29. Ajuria'tar Kepa lendakaritzako. BEnb NereA 69. Agirre lendakari bikañari. Ugalde Iltz 3. Ez aiñ gutxi-etsi, lendakari baiño gutxiagoko zerbaiti eder-etsiaz. Berron Kijote 91. En DFrec hay 149 ejs. (2 septentrionales) de lehendakari y 23 de lendakari. v. tbn. Lendakari: JBDei 1919, 318. EEs 1920, 109 y 1924, 133. NEtx Nola 11. (Como primer miembro de comp.). Lendakari-aulki atzean lau ate-morroi, soin-ertzak urrez aski-apaindurik. Ldi IL 21. Lendakari-mai aurretik mintzategi bat dago. Ib. 25 (en ambos casos se refiere al Parlamento español). »
Orotariko Euskal Hiztegia, «lehendakari» sarrera
Terminologiaren ikuspegitik, erabat garbi dago: presidente eta lehendakari sinonimoak dira erabat. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 11:33, 6 Ekaina 2010 (UTC)
Ondo da! Esaten dizut, niri hitza gehiago gustatzen zait. Baina bere garaian erabaki hori hartu zela esan zidatenez hala zela uste nuen. -Theklan · Eztabaida · E-maila 14:29, 6 Ekaina 2010 (UTC)