Kategoria eztabaida:Sobietar Batasuneko estatuburuak

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Atal honekiko nahaste gehiagi ematen dira. Izan ere, askori, galdetuz gero, "Lenin, Stalin, Khrustxev, Brezhnev, Andropov, Txernenko eta Gorbatxov" izan zirela entzungo diogu. Hala ere, horiek ez ziren SESBeko presidenteak, SESBeko Alderdi Komunistako alderdiburuak baino. (Esaterako, ez Lenin ez Stalin ez ziren sekula SESBeko presidente izan).

Titulu formalera jotzen badugu, esan beharra dugu "Sobietar Batasuneko presidente" titulua 1989an jarria izan zela,e ta beraz pertsona bakarrak izan zuela: Mikhail Gorbatxovek. Baina hau ez zatekeez ezta zuzena izango, izan ere, titulu hori gabe ere, SESBen bazeuden Estatuburuak.

Beraz, irizpideak hauek dira: Lehenik eta behin, SESB 1922ko abenduan sortu zen,(ez 1917ko urrian). 1922 baino lehenago kargua izateari utzi zion Estatuburua ez da SESBeko presidente (akaso Errusia Sobietarrekoa). Eta modu berean, 1991an utzi zion SESBk izateari. Bigarrenik, SESB Estatu Sobietarra zen, hau da, Sobietetan zetzan herri-burujabetza. Sobietak ziren burujabetzaren aitzindari. Eta Sobieten organu gorena 1937 arte Sobieten Biltzar Nagusia zen (eta honen barruan honen organu exekutiboa, Sobieten Komite Exekutibo Zentrala); eta 1937tik Sobiet Gorena.

Beraz, "Sobietar Batasuneko presidente" kargu honetan, 1922-1937 artean Sobietar Batasuneko Sobieten Biltzar Nagusiaren Komite Exekutibo Zentraleko presidentea (bakarra izan zen, Mikhail Kalinin), 1937 eta 1989 arteko "Sobiet Goreneko presidenteak" eta 1989 eta 1991 arteko "Sobietar Batasuneko presidentea" (bakarra baita, Mikhail Gorbatxov) sartu behar dira.

Oharra: Herri Komisarioen Biltzarra Sobietar Gobernua zen. Honen lehendakariak EZ DIRA "Sobietar Batasuneko presidente" baizik eta "Sobietar Batasuneko gobernuburu".--Draza Mihailovitx (eztabaida) 18:06, 23 urtarrila 2018 (UTC)

Eredugarri izaten diren ingeles eta frantses wikipedietan begiratuta, «Sobietar Batasuneko estatuburuak» izenera ekarri dut kategoria. Egokia iruditzen, Draza? --Xabier Armendaritz 2018-01-23, 18:35 (UTC)
Ondo iruditzen zait. Niri "presidente" edo "lehendakari" gehiago gustatzen zait baina, beno "Estatuburu" ondo dago. Hori bai, orain Sobietar Batasunari buruz ari gara, baina Errusiari buurz ari garenean "Errusiako Estatubuurak" jartzen badugu, hor tsarrak ere sartu beharko genituzke, beraz errusiaren kasuan "Errusiako presidenteak/lehendakariak" mantentzea esakatuko nuke. --Draza Mihailovitx (eztabaida) 21:59, 23 urtarrila 2018 (UTC)