Katulo 5

Wikipedia, Entziklopedia askea
Katulo 5
Jatorria
Egilea(k)Katulo
IzenburuaAd Lesbiam
Ezaugarriak
Genero artistikoaolerkigintza
Hizkuntzalatin klasikoa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Argumentu nagusiamaitasun erromantikoa
kronologia
Catullus 4 (en) Itzuli Katulo 5 Catullus 6 (en) Itzuli

Katulo 5 Katulo poetaren lan bat da, Lesbia maitaleari idatzitako oda apasionatua. Poemak maitaleak besteen iruzkin sarkastikoak arbuiatzera bultzatzen ditu, eta bata bestearentzat bakarrik bizitzera, bizitza laburra baita eta heriotzak betiko loaldia baitakar. Poema hau askotan itzuli eta imitatu izan da.

Poema metrika hendekasilabo falazikoan idatzita dago (latinez: hendecasyllabus phalaecius), hamaika silabako bertsoekin, ohiko forma Katuloren poesian. Poema honetako esaldi bat Katulo 16 lanean aipatzen da, milaka musuen inguruko kritika egin zituztenak irainduz.

Testua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

11 Vivāmus, mea Lesbia, atque amemus,
12 rumoresque senum severiorum
13 omnes unius aestimemus assis!
14 soles occidere et redire possunt;
15 nobis, cum semel occidit brevis lux,
16 nox est perpetua una dormienda.
17 da mi basia mille, deinde centum,
18 dein mille altera, dein secunda centum,
19 deinde usque altera mille, deinde centum;
10 dein, cum milia multa fecerimus,
11 conturbabimus illa, ne sciamus,
12 aut ne quis malus invidere possit,
13 cum tantum sciat esse basiorum.

Bizi gaitezen, Lesbia, eta maita dezagun,
eta zaharren zurrumurru latz guztiak
penike bakar batean baloratuko dugu!
Eguzkiak jar eta sor daitezke berriro;
guretzat, behin argi laburra jarri denean,
betiereko gau batean lo egin behar da.
Emaizkidazu mila musu, gero ehun,
gero beste mila, gero beste ehun,
are beste mila, gero ehun;
orduan, milaka egin ditugunean,
nahastu arte astinduko ditugu, jakin ez dezagun,
inongo pertsona gaiztok inbidia izan ez dezan,
dakienean guk emandako hainbeste musu badirela.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]