Kautxu butiliko
Itxura
Kautxu butilikoa kopolimero bat da isobutilenoa eta isoprenoa monomero legez usatuz prestatzen dena. Erreakzio-nahastean % 98 isobutilenoa izaten da eta % 2 isopreno. Katioi-polimerizazioz prestatzen da[1].
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kautxu butilikoa airearekiko iragazezina da eta, ondorioz, aireari eustea behar den aplikazio askotan baliatzen da, adibidez pneumatikoen ganberetan. Horretaz gain zigilatzaileetan, itsasgarrietan eta lubrifikatzaileetan usatzen da besteak beste. Txikleak egiteko ere baliatzen da kautxu butilikoa elastikotasuna emateaz gain itsasteko gaitasuan ere ematen dio produktuari.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Butyl Rubber: A Techno-commercial Profile.. Chemical Weekly. 55 (12), 207–211. or..