Kedar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Diesel motor batek sortutako kedarra

Kedarra osorik erretzen ez den zerbaitek sortzen dituen zatiki solido beltzen multzoa da. Karbono elementala, ia hutsa eta oso zatikatua, hauts fina sortzen duena. Osoa ez den errekuntzatik lortzen da (ikatza, egurra...), edo substantzia organiko batzuen eraldaketaren ondorioz: alkaterna, olio astunak, naftalina. Finena gasen kedarra da, hidrokarburoek osaturiko gas naturaletatik lortzen dena. Kedarra koloretzaile beltzak, inprimeria-tintak, zapatetarako betun beltza eta ikatz-papera egiteko erabiltzen da, besteak beste.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]