Kermango erasoak (2024)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kermango erasoak
Gaueko ikuspegia
Irudia
Motacoordinated terrorist attack (en) Itzuli
suicide bombing (en) Itzuli
Honen parte daterrorism in Iran (en) Itzuli
Data2024ko urtarrilaren 3a (15:50 (en) Itzuli. Iran Standard Time Zone (en) Itzuli, UTC+03:30)
KokalekuKerman Martyrs Cemetery (en) Itzuli
HerrialdeaIran
Pertsona hilak94
Pertsona zaurituak284
ErantzuleIslamic State – Khorasan Province (en) Itzuli
Armaexplosive belt (en) Itzuli

Kermango erasoak 2024ko urtarrilaren 3an eman ziren, Irango Kerman hirian, Qasem Soleimani heriotza gogorarazteko zeremonietan. Erasoaren ondorioz, 89 pertsona baino gehiago hil ziren (lehen uneetan 103 hildako aipatu ziren) eta 284 zauritu. Irango hedabideen informazioen arabera, erasoa hilerrian gertatu zen, sarreran jarritako bi bonba-poltsa erabiliz. Poltsa horiek urrutitik leherrarazi egin ziren kontrol-gailu baten bidez. Iranek eraso terroristatzat jo zuen gertakaria.[1][2]

Qasem Soleimani jenerala 2020ko urtarrilaren 3an hil zuten, Estatu Batuek Iraken egindako drone eraso batean. Soleimani Irango Guardia Iraultzaile Islamiarraren (CGRI) Quds Indarraren komandantea zen.

Lehen unean inork ez zuen erasoaren egiletza bere gain hartu, eta agintariek jakinarazi zuten gertatutakoa ikertzen ari zirela. Ahmad Vahidi Barne ministro eta Irango Guardia Iraultzailearen komandanteak esan zuen herrialdeko telebista kate publikoari leherketei buruzko «informazio garrantzitsua» zeukatela, baina ez zutela plazaratuko egiaztatua izan arte. Erasoa 2023ko Israel-Palestina gerraren testuinguruan kokatu dute ikerlariek.[3]

Erreibindikazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtarrilaren 5ean Estatu Islamikoa talde jihadistak bere gain hartu zuen Iranen urtetan ezagutu den atentatu odoltsuena.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]