Kevin Garnett

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Kevin Garnett
Kevin Garnett.JPG
Bizitza
Jaiotza Greenville1976ko maiatzaren 19a (41 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoa afro-amerikarra
Hezkuntza
Heziketa Mauldin High School
Farragut Career Academy
Lanbidea
Lanbidea saskibaloi jokalaria eta aktorea
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
Minnesota Timberwolves 1995-2007 hegaleko, hegal-pibot 21
Boston Celtics 2007-2013ko uztailak 12 pibot, hegal-pibot 5
New Jersey Nets -
Draft NBA Minnesota Timberwolves
 
Posizio edo espezialitatea hegal-pibota
hegalekoa
Pisua 114±0 kilogramo
Altuera 211 zentimetro
Jasotako sariak
Nominazioak
IMDb nm0307812
http://www.kevingarnett.com/

Kevin Maurice Garnett (Mauldin, Hego Carolina, AEB, 1976ko maiatzaren 19a - ) NBAren Boston Celtics-en aritzen den saskibaloi jokalari profesional bat da. Institututik zuzenean iritsi zen ligara, 1995eko NBAko draftean. Orduz geroztik hamar aldiz izan da NBAko All-Star partidan; NBAko Jokalari Baliotsuenaren Saria eta NBAko All-Star partidako Jokalari Baliotsuenaren Saria lortu ditu; eta ligako jokalari balioaniztunenetako bat bihurtu da.

"The Big Ticket", "KG" eta "The Kid" ezizenak ditu; eta 2007an Minnesota Timberwolves, hamar urtez jokatu zuen taldea, utzi zuen Boston Celtics-ek fitxatzeko.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

NBA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995-97: Lehenengo urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garnett 1995ko NBAren Draft-en hautatu zuten Minnesota Timberwolves-ek, 1989-90ko denboraldian NBAn hasi zirelarik playoff-en partidurik artean inoiz jokatu ez zutenek. Hasieran, aulkitik ateratzen zer Garnett, baina Saunders entrenatzailea izan ondoren titularra izaten hasi zen. Ligaren bere lehenengo urtean, Garnett eta etorri berria ere zen Tom Gugliotta jokalaririk garrantzitsuenak ziren. KG ez zuen lortu bat-batean izarra izatea, beste jokalari batzuei (Amare Stoudemire, LeBron James o Dwight Howard, hurrengo urteetan), gertatu zitzaien bezala; dena den, rookie urte aski ona izan zuen, partiduko batez besteko 10.4 puntu, 6.3 errebote eta 1.8 pase lortuz, eta Denboraldiko bigarren rookie bostekoan hautatua izanda.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kevin Garnett Aldatu lotura Wikidatan