LeBron James
LeBron Raymone James (Akron, Ohio, Ameriketako Estatu Batuak, 1984ko abenduaren 30a) NBAko Los Angeles Lakers taldean jokatzen duen saskibaloi jokalari profesionala da. 2,06 metro luze da, eta hegaleko posizioan jokatzen du[1][2]. Cleveland Cavaliers, Miami Heat eta Los Angeles Lakers taldeetan aritu izan da; egun, azken horretan dago.
Hirugarren aldiz Mr. Basketball saria eman ziotenean, Ohioko eskolan, oraindik ez zegoen bere sophomore denboraldian St. Vicent – St. Mary-n, orduan hedabideek NBAko hurrengo jokalaririk hoberena izango zela uste zuten. NBAn jokatu aurretik 90 milioiko kontratu bat sinatu zuen Nike konpainiarekin[3]. 18 urterekin, James NBAko 2003. urteko draftean lehenengoa izan zen; beraz, Cleveland Cavaliersekin jokatu zuen hurrengo denboraldian. Cavaliersekin baieztatu zuen bere talentua, eta bere lehenengo denboraldian urteko hasiberri onenaren saria irabazi zuen[4]. NBAra iritsi bezain laster hainbat errekor lortu ditu: adibidez, 10.000, 15.000 eta 20.000 puntu lortu dituen jokalaririk gazteena izatea[5].
2005. urtetik aurrera All-Star taldean sartu dute beti, eta NBAko boskoterik hoberenean parte hartu du 6 aldiz. 2006. urtean 2. gelditu zen denboraldiko jokalari baliotsuenaren saria lortzeko. Bere sari indibidual garrantzitsuena 2009ko maiatzaren 4an iritsi zen, denboraldiko jokalari baliotsuenaren saria eman baitzioten, eta hurrengo denboraldiko sari hori bera ere irabazi zuen[6]. 2011/2012 denboraldian NBAko titulua irabazi zuen (finalean jokalari baliotsuenaren saria ere lortuta). 2012/2013 denboraldian ere irabazi zuen NBAko titulua. Jamesen laguntzaz Cavsek bere lehenengo finalera iristea lortu zuten 2007. urtean baina galdu zuten San Antonio Spurs-en aurka[7].
Estatu Batuetako selekzioarekin 2006. urtean brontzezko domina lortu zuen; eta 2008. eta 2012. urteetan, urrezkoa, bietan Espainako selekzioaren aurka[8].
2,03 metrorekin bere posizioa hegoaldekoa (3) da, baina bere gaitasunengatik eta bere fisiko onarengatik oinarritzat (1) edo hegaleko-pibotzat (4) jokatu dezake[9].
High School (Institutua)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Freshman (1. urtea)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jamesek St. Vincent-St. Mary Institutuan ikasi zuen Akron-en[10].
Sophomore (2. urtea)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]'Sophomore' urtean James-ek batez beste 27,8 puntu, 7,5 errebote, 5,9 pase eta 4 lapurreta lortu zituen beste txapelketa nazionalerako bidean. Ondoren "Ohio-ko Mr. Basketball" eta USA Today-k hautatu zuen All-USA talde nagusian, lehenengo aldia 'sophomore' izanda lortuz.
Estadistikak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
PJ |
Jokatutako partidak |
PT |
Hasierako boskotean |
MPP |
Jokatutako minutuak partidako |
%TC |
Zelaiko jaurtiketen portzentaia |
%3P |
Hiruko jaurtiketen portzentaia |
%TL |
Jaurtiketa askeen portzentaia |
RPP |
Hartutako erreboteak partidako |
APP |
Egindako laguntzak partidako |
ROB |
Lapurtutako baloiak partidako |
TPP |
Txapelak partidako |
PPP |
Sartutako puntuak partidako |
Negrita |
Maximoa bere bizian |
Denboraldi erregularra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Taldea | PJ | PT | MPP | %TC | %3P | %TL | RPP | APP | ROB | TPP | PPP |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2003-04 | Cleveland | 79 | 79 | 39.5 | .417 | .290 | .754 | 5.5 | 5.9 | 1.6 | 0.7 | 20.9 |
2004-05 | Cleveland | 80 | 80 | 42.4 | .472 | .351 | .750 | 7.4 | 7.2 | 2.2 | 0.7 | 27.2 |
2005-06 | Cleveland | 79 | 79 | 42.5 | .480 | .335 | .738 | 7.0 | 6.6 | 1.6 | 0.8 | 31.4 |
2006-07 | Cleveland | 78 | 78 | 40.9 | .476 | .319 | .698 | 6.7 | 6.0 | 1.6 | 0.7 | 27.3 |
2007-08 | Cleveland | 75 | 74 | 40.4 | .484 | .315 | .712 | 7.9 | 7.2 | 1.8 | 1.1 | 30.0 |
2008-09 | Cleveland | 81 | 81 | 37.7 | .489 | .344 | .780 | 7.6 | 7.2 | 1.7 | 1.1 | 28.4 |
2009-10 | Cleveland | 76 | 76 | 39.0 | .503 | .333 | .767 | 7.3 | 8.6 | 1.6 | 1.0 | 29.7 |
2010-11 | Miami | 79 | 79 | 38.8 | .510 | .330 | .759 | 7.5 | 7.0 | 1.6 | 0.6 | 26.7 |
2011-12 | Miami | 62 | 62 | 37.5 | .531 | .362 | .771 | 7.9 | 6.2 | 1.9 | 0.8 | 27.1 |
2012-13 | Miami | 76 | 76 | 37.9 | .565 | .406 | .753 | 8.0 | 7.3 | 1.7 | 0.9 | 26.8 |
Totala | 765 | 764 | 39.7 | .490 | .337 | .747 | 7.3 | 6.9 | 1.7 | 0.8 | 27.6 | |
All-Star | 10 | 10 | 31.1 | .515 | .354 | .724 | 6.6 | 6.1 | 1.5 | 0.2 | 24.8 |
Playoffs-ak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Taldea | PJ | PT | MPP | %TC | %3P | %TL | RPP | APP | ROB | TPP | PPP |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2006 | Cleveland | 13 | 13 | 46.5 | .476 | .333 | .737 | 8.1 | 5.8 | 1.4 | .7 | 30.8 |
2007 | Cleveland | 20 | 20 | 44.7 | .416 | .280 | .755 | 8.1 | 8.0 | 1.7 | .5 | 25.1 |
2008 | Cleveland | 13 | 13 | 42.5 | .411 | .257 | .731 | 7.8 | 7.6 | 1.8 | 1.3 | 28.2 |
2009 | Cleveland | 14 | 14 | 41.4 | .510 | .333 | .749 | 9.1 | 7.3 | 1.6 | .9 | 35.3 |
2010 | Cleveland | 11 | 11 | 41.8 | .502 | .400 | .733 | 9.3 | 7.6 | 1.7 | 1.8 | 29.1 |
2011 | Miami | 21 | 21 | 43.9 | .466 | .353 | .763 | 8.4 | 5.9 | 1.7 | 1.2 | 23.7 |
2012 | Miami | 23 | 23 | 42.7 | .500 | .259 | .739 | 9.7 | 5.6 | 1.9 | .7 | 30.3 |
2013 | Miami | 23 | 23 | 41.7 | .491 | .375 | .777 | 8.4 | 6.6 | 1.8 | .8 | 25.9 |
Totala | 138 | 138 | 43.1 | .472 | .322 | .749 | 8.6 | 6.7 | 1.7 | .9 | 28.1 |
Udako Olinpiar Jokoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2004 | ![]() |
![]() |
Gizonezkoa |
2008 | ![]() |
![]() |
Gizonezkoa |
2012 | ![]() |
![]() |
Gizonezkoa[11] |
2024 | ![]() |
![]() |
Gizonezkoa |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Terremoto en la NBA: LeBron James ficha por los Lakers» La Vanguardia 2018-07-02 (kontsulta data: 2021-02-22).
- ↑ «LeBron James | NBA.com» www.nba.com (kontsulta data: 2021-02-22).
- ↑ (Ingelesez) «LeBron James rechazó con 18 años 10 millones de Reebok» NBA Global (kontsulta data: 2021-02-22).
- ↑ (Ingelesez) «LeBron James Rookie Year: Accolades, Performances, Contract Details, and More» EssentiallySports 2020-10-18 (kontsulta data: 2021-02-22).
- ↑ (Ingelesez) «LeBron becomes youngest with 20K points» ESPN.com 2013-01-17 (kontsulta data: 2021-02-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ganadores MVP NBA de la temporada regular en toda la historia» nbamaniacs 2020-09-18 (kontsulta data: 2021-02-22).
- ↑ (Ingelesez) «2007 NBA Finals - Cavaliers vs. Spurs» Basketball-Reference.com (kontsulta data: 2021-02-22).
- ↑ «archive.fiba.com: Players» archive.fiba.com (kontsulta data: 2021-02-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «LeBron James completa su metamorfosis como base con el primer 'lebronazo' del curso» Marca.com 2019-10-04 (kontsulta data: 2021-02-22).
- ↑ «JockBio: LeBron James Biography» www.jockbio.com (kontsulta data: 2021-02-22).
- ↑ "Saskibaloia, gizonezkoa, emaitzak 2012" olympedia.org (Ingelesez)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1984ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Cleveland Cavaliers-en jokalariak
- Miami Heat-en jokalariak
- Ameriketako Estatu Batuetako saskibaloi jokalariak
- Afro-amerikarrak
- Ohioarrak
- Los Angeles Lakers-en jokalariak
- Olinpiar Jokoetako dominadunak saskibaloian
- 2004ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2008ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2012ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2012ko Udako Olinpiar Jokoetako saskibaloilariak
- 2008ko Udako Olinpiar Jokoetako saskibaloilariak
- 2004ko Udako Olinpiar Jokoetako saskibaloilariak
- Ameriketako Estatu Batuetako brontzezko dominadun olinpikoak
- Ameriketako Estatu Batuetako urrezko dominadun olinpikoak
- 2024ko Udako Olinpiar Jokoetako saskibaloilariak
- 2024ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak