Khabib Nurmagomedov
| Khabib Nurmagomedov | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Сильди, 1988ko irailaren 20a (37 urte) |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Makhatxkala |
| Familia | |
| Aita | Abdulmanap Nurmagomedov |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Plekhanov Russian Economic University (en) |
| Hizkuntzak | errusiera avarera ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | arte martzial mistoetako borrokalaria, borrokalaria, judoka eta sambo fighter (en) |
| Entrenatzailea | Abdulmanap Nurmagomedov (en) |
| Pisua | 70 kilogramo |
| Altuera | 178 zentimetro |
| Jasotako sariak | |
| Ezizena(k) | گانٛٹھ eta Орёл |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | sunismoa |
| khabib.com | |
Khabib Abdulmanapovitx Nurmagomedov (errusieraz Хабиб Абдулманапович Нурмагомедов; avareraz ХIабиб ГӀабдулманапил НурмухӀамадов; Khabib Nurmagomedov izenez ezagunagoa; 1988ko irailaren 20a) arte martzial mistoetako maisu ohia da, Ultimate Fighting Championship-en (UFC) lehiatu izan zuena, Pisu Arineko mailan. UFC-ko Pisu Arinean inoizko nagusitasun luzeena izan zuen, gerrikoa mantenduz 2018ko apiriletik 2021eko martxorarte. 29 garaipenekin eta porrotik gabe, inoiz menderatu gabeko erekorrarekin hartu zuen erretiroa. Nurmagomedov, askoren aburuz, arte martzial mistoetan inoiz izan den maisu onenetakoen artean dago, eta UFC Hall of Fame-en parte izan zen 2022ko ekainaren 30ean. Islam Makhatxeven lagun mina eta entrenatzaileetako bat da, gaur egun UFC-ko izarrik handienetakoa.
UFC-en tituloa irabazten aurreneko borrokalari musulmana izan zen. Sambon, judon eta wrestling-ean ibilia da. Bere grappling estiloa dela eta, arte martzial mistoen historiako kirolari menderatzaileenetakoa izan da. Nurmagomedovek ospe handia du mundu osoan zehar, horren erakusgarri Instagramen jarraitzaile gehien dituen errusiarra dela, 40 milioirekin. Diotenez, Nurmagomedovek Sambon 250 borroka inguru irabazi zituen, eta bakarra galdu, epaileen erabaki bidez, 17 urte zituelarik.