Kharkivko Okupazioa (1917)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kharkivko Okupazioa
Ukraina-Sobietar Batasuna Gerra
Data1917ko abenduaren 19a - 1918ko urtarrilaren 10a
LekuaKharkiv, Ukraina
EmaitzaBoltxebikeen garaipena
Gudulariak
Errusiako SESF Ukrainako Herri Errepublika
Buruzagiak
Antonov-Ovsejenko
M.A. Muraviov
-
Indarra
10,000 2,700
Galerak
Ezezagunak Ukrainar gudarosteen desagerpena
300 soldaduk Armada Gorriarekin bat egin zuten

Kharkivko okupazioa Ukraina-Sobietar Batasuna Gerrari hasiera eman zion gertaera izan zen. Okupazioa 1917ko abenduak 23an gertatu zen, Boltxebike armadak Kharkivko kanpoaldean borrokatu eta ukrainar armada garaitu eta gero. Ukrainar agintariak ez zuten hiria berreskuratu lortu eta azken ukrainar erregimentuak errenditu ziren 1918ko Urtarrilak 10ean.

Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran Armada Gorriaren sarrera Ukrainan sobietar tropek trenbideak zituzten lurrak okupatzeko beharra zeukatela esanez justifikatu zuten. Mugimendu honen arrazoia Aleksei Kaledinek Abenduak 15ean Rostov Doneko hiria hartu zuelako eta Armada Zuriaren presentzia Ukrainan asko handitu zelako. 1917ko Abenduan Armada Gorria ez zegoen UPRren kontra egiteko prest oraindik.

Garai hartan Kharkiv hiria anarkia osoan zegoen eta hiriko Boltxebikeak, Kharkivko Dumaren laguntzarekin armada gorriko alderdi bortitzena kanporatzea erabaki zuten.

Urtarrilak 10eko gauean Kharkivko Guardia Gorriak UHRren bi erregimentu (2700 baioneta) armagabetu zituen. Erregimentu hauek hiriko bi botereak (UHRa eta Boltxebikeak) kontrolpean izaten saiatzen egon ziren 20 egunez. 300 UHR soldatuak Armada Gorrian sartzeko nahia erakutsi zuten, eta Kosako Gorrien erregimentuan sartu ziren.

Kharkiv Ukrainako Herri Sobietarren Errepublikaren hiriburua bihurtu zen 1918ko Apirilak 19ra arte, Alemaniar Inperioaren armada hirian sartu zenean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Гавриленко О. А., Логвиненко І. А. Більшовицький переворот у Харкові: як це було // Наукові записки кафедри українознавства Харківського ун-ту. Вип. 1. — Харків, 1994. — С.48-55;
  • Первая война большевиков против Украинской Народной Республики (декабрь 1917 — февраль 1918) (рос.)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]