Rostov Don
| Rostov Don Ростов-на-Дону | |||
|---|---|---|---|
| City of oblast significance (en) | |||
Hiriaren gaueko ikuspegia. | |||
| Administrazioa | |||
| Estatu burujabe | |||
| Errusiako oblastak | |||
| Alkatea | Q136817093 | ||
| Izen ofiziala | Росто́в-на-Дону | ||
| Jatorrizko izena | Ростов-на-Дону | ||
| Posta kodea | 344000–344999 | ||
| Geografia | |||
| Koordenatuak | 47°13′21″N 39°42′36″E / 47.2225°N 39.71°E | ||
![]() | |||
| Azalera | 354 km² | ||
| Altitudea | 50 | ||
| Demografia | |||
| Biztanleria | 1.143.123 (2025eko urtarrilaren 1a) | ||
| Dentsitatea | 3.280 bizt/km² | ||
| Informazio gehigarria | |||
| Sorrera | 1749 | ||
| Telefono aurrizkia | 863 | ||
| Hiri senidetuak | Dortmund, Gera, Volos, Glasgow, Le Mans, Mobile, Pleven, Cheongju (en) | ||
| http://www.rostov-gorod.ru/ | |||
Rostov Don[1] (errusieraz: Росто́в-на-Дону́, translit.: Rostov-na-Donu) Errusiako hiria eta portua da, herrialdeko hego-mendebaldean, Rostov oblasteko hiriburuan. Don ibaiaren bokalean dago, Azov itsasoaren ertzean. 2010ean 1.089.261 biztanle zituen[2].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1749. urtean sortu zuten hiria eta 12 urte geroago gaztelua eraiki zuten. Gazteluaren inguruan garatu zen hiria eta XIX. mendean garrantzi handia lortu zuen Errusiako barnealderako merkataritza jarduerarako zituen komunikabide erraztasunei esker (Don ibaiaren bidezko garraioa). 1952. urtean zabaldu ziren Volga eta Don ibaien arteko ubidea eta Azov itsasorakoa. 1917. urtean sortutako unibertsitatea dago bertan.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 15.0 | 19.8 | 26.0 | 33.6 | 35.6 | 38.4 | 39.6 | 40.1 | 38.1 | 31.0 | 23.1 | 18.5 | 40.1 |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | -0.1 | 0.7 | 6.9 | 16.1 | 22.3 | 26.6 | 29.2 | 28.8 | 22.6 | 15.0 | 6.3 | 1.2 | 14.6 |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | -2.9 | -3.1 | 2.2 | 10.6 | 16.8 | 20.9 | 23.3 | 22.6 | 16.7 | 10.0 | 2.9 | -1.7 | 9.9 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -5.3 | -5.6 | -0.9 | 6.1 | 11.4 | 15.8 | 18.0 | 16.9 | 11.8 | 6.2 | 0.3 | -4.0 | 5.9 |
| Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -31.9 | -30.9 | -28.1 | -10.4 | -4.3 | -0.1 | 7.6 | 2.6 | -4.6 | -10.4 | -25.1 | -28.5 | -31.9 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 59 | 53 | 51 | 47 | 56 | 70 | 53 | 44 | 49 | 39 | 53 | 69 | 643 |
| Prezipitazio egunak (≥ ) | 4 | 5 | 7 | 12 | 11 | 9 | 10 | 8 | 9 | 9 | 12 | 10 | 106 |
| Eguzki orduak | 65.1 | 84.1 | 127.1 | 189.0 | 263.5 | 285.0 | 313.1 | 294.5 | 240.0 | 158.1 | 63.0 | 37.2 | 2119.7 |
| Iturria: [3] | |||||||||||||
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1952. urtean eraikitako Volga-Don ibaien arteko ubideari esker jarduera handiko portu bihurtu da hiria (Errusia erdialdearen eta iparraldearen arteko merkataritzarako komunikabidea). Industria (nekazaritza jarduerarako makineria, burdinbide gaiak, ontziolak, kimika industria, petrolio findegiak, janari industria, metalurgia, tabakogintza) da ekonomia jarduera nagusia. Aireportua, burdinbide eta errepidegune garrantzitsuak ditu.

Herri eta hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rostov Don ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ 157. araua - Europako hiriak. Euskaltzaindia (kontsulta data: 2011-3-29).
- ↑ «Всероссийская перепись населения 2010 года. Том 1 2010eko Errusiako erroldaren emaitzak, 1. liburukia» Gks.ru
- ↑ https://web.archive.org/web/20110523235509/http://pogoda.ru.net/climate/34730.htm Pogoda.ru webgunea
- ↑ (Ingelesez) Yerevan Municipality Official Website. (kontsulta data: 2018-08-24).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Errusieraz) Udalaren webgunea.
