Kibbutz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Shamir kibbutzean kotoi biltzen, 1958an.

Kibbutza (euskaraz, bilkura, komunitate) Israelgo nekazaritza-etxalde kolektiboa da. Taldeko lana burutzen duten eta erabakiak batzarretan hartzen dituzten 50 eta 1.000 lagunen arteko komunitatea da: orokorrean, ez dago jabetza pribaturik.

Autogestioa eta produkzio-bitartekoen jabego kolektiboa dira kibbutzen antolaketaren ezaugarri nagusiak. Etekinak, bestalde, nekazaritzan inbertitzen dira berriro, eta kibbutzeko kideen jantziak, elikadura, etxea eta gizarte- eta osasun-zerbitzuak, bai eta haurren heziketa ere, kibbutzaren esku daude.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen kibbutzak Errusiatik joandako judu kolonoek sortu zituzten XX. mendeko lehen hamarkadan, eta garrantzi handia izan zuten Palestinan juduen bizileku berriak eratzerakoan. Zehazki, 1909an eratu zuten lehenengo kibbutza, Jordan ibaiaren ertzetan.

1948tik aurrera, kibbutziak leku estrategikoetan ezarri ziren eta teknika berriak garatu zituzten basamortuan landareak hazteko.

2001. urtean, 267 kibbutz zeuden, eta 115.000 pertsona baino gehiago bizi ziren haietan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kibbutz Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]