Kinki zinema

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kinki zinema, Espainiako zinemaren azpigenero bat izan zen. 1970eko hamarkadaren amaiera eta 1980ko hamarkadaren hasieran izan zuen bere gailurra, horregatik film, jarraipen eta sail ugari filmatu ziren.

Izena 1970eko hamarkadaren amaieran eta 1980ko hamarkadan asko erabiltzen zen kinki hitzetik datorkio, hiri auzoetako baztertutako pertsona gazteak, galtzaileak, izaten ziren protagonistak, ia beti mutilak, eta antagonistak burges txikiak eta poliziak.

Honetan hirietako auzo apaletako delinkuente gazteen gorabeherak, alprojakeriak eta delituak agertzen ziren. Diktadura frankistaren ondoren Espainian ordura arte hirietako kaleetan ez zegoen segurtasun eza eta gazteek burututako lapurreten eta prostituzioaren gorakada nahiz drogaren hedapena ere islatzen da, maiz beren bizimoduaz gain ahoskera eta hizkera ere islatzen diren. Protagonistetako asko ijito eta mertxero etniakoak dira, beste batzuk benetako bizitzan gaizkileak izandakoak. Azpigenero honetan 1970eko hamarkadako estatubatuar filmetan bezala lapurren eta polizien arteko auto lasterketak oso ohikoak dira.

Film hauetako asko José Antonio de la Loma eta Eloy de la Iglesia zarauztarra izan ziren.

Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

José Antonio de la Lomaren filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eloy de la Iglesiaren filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste zuzendarien filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telesaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]