Edukira joan

Kintampo ur-jauziak

Koordenatuak: 8°05′23″N 1°41′51″W / 8.089653°N 1.697389°W / 8.089653; -1.697389
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kintampo ur-jauziak
Motaur-jauzi
Geografia
Map
Koordenatuak8°05′23″N 1°41′51″W / 8.089653°N 1.697389°W / 8.089653; -1.697389
KokapenaKintampo (en) Itzuli
Estatu burujabe Ghana
Former Region of GhanaBrong-Ahafo Region
District of GhanaKintampo North Municipal Assembly
Giza kokalekuKintampo

Kintampo ur-jauziak (ingelesez: Kintampo waterfalls) Ghana erdialdean dagoen ur-jauzi multzo bat da. Izena ematen dion Kintampo hiritik 4 kilometrora aurkitzen dira. KumasiTamale errepidearen alboan badaude ere landaretza artean ezkutaturik daude.

K.a. 2500 eta K.a. 1400 urteen artean ingurunea populatua egon zela erakusten dute egin diren indusketa arkeologikoek.[1]

Ur-jauziak XVIII. mendean aurkitu ziren eta Sanders Falls izena izan zuten 1960. urtean Ghanak independentzia lortu zuen artean. 1992. urtean turismogune izendatu zue Gobernuak.[2]

Eskailera baten antzera hainbat maila ditu erorketak. Hiru jauzi handi dira nabarmenak eta jauzietan handienak 25 metrotako altuera hartzen du[1]. Pumpum ibaiak guztira 70 metrotako erorketa du.[2] Pumpum ibaiak Mouhoun (Voñta Beltza) ibaian isurtzen ditu urak.

2017ko martxoaren 20an ekaitzak zuhaitz handi bat bota zuen jendartera. 28 pertsona hil ziren eta poliziak beste 22 erreskatatu zituen[3]. Gertaera horren ondoren Gobernuak ur-jauziak itxi zituen eta 2019an ireki zituenerako ibilbide eseki bat eraiki zuen inguruan.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Kintampo waterfall Ghana» www.ghana.photographers-resource.com (Noiz kontsultatua: 2024-10-14).
  2. a b c (Ingelesez) «Discovering the majestic beauty of Kintampo Waterfalls» GhanaRemembers (Noiz kontsultatua: 2024-10-14).
  3. (Ingelesez) «Ghana waterfall: Many dead in Kintampo freak tree accident» BBC News 2017-03-19 (Noiz kontsultatua: 2024-10-14).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]