Kitxe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kitxe

Biztanleak guztira
1.270.953 (2002[1])
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Guatemala
Hizkuntza
Kitxeera, gaztelania
Erlijioa
Katolizismoa, ebanjelismoa, erlijio maia
Zerikusia duten beste giza taldeak
Kaqchikel, Tzutujil, Uspantek, Sakapultek

Kitxea Guatemalako erdialdeko eta hegoaldeko goi-ordokietan bizi den maia leinuko indiar herria da. Beren hizkuntza kitxeera da.

Kolon aurreko garaietan kitxeek zibilizazio aurreratua izan zuten. XIII. mendean inperio bat sortu zuten, hedadura handia ez zuena, baina aski aurreratua. Kolonen ondoren Pedro de Alvarado konkistatzaile espainiarrak menderatu zituen. Kitxe herriaren historiako zenbait gertaera eta mitologia Popol Vuh liburuan bilduta gorde dira. 2002an 1.270.953 erroldatu ziren[1]. Nekazaritzatik bizi dira batez ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Guatemala Nacionmulticultural.unam.mx

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]