Kleopatra I.a Egiptokoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kleopatra I.a Egiptokoa
Cleopatra I El Kab.jpg
Seleukotar agintaria

Bizitza
Jaiotza 204
Heriotza 176 (27/28 urte)
Familia
Aita Antioko III.a Handia
Ama Laodize III.a
Ezkontidea(k) Ptolomeo V.a
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Ptolomeotar dinastia
Jarduerak
Jarduerak erregina

Kleopatra I.a Sira edo Kleopatra I.a Egiptokoa (antzinako grezieraz: Κλεοπάτρα Σύρα) Egiptoko erregina izan zen K. a. 215 eta K. a. 176 bitartean, Ptolomeotar dinastiaren garaian. Antioko III.a Handia Siriako erregearen eta Laodize III.aren alaba zen, eta, beraz, Seleuko IV.a Filopator eta Antioko IV.a Epifanesen arreba.

Ptolomeo V.arekin ezkondu zen, Egiptoko ptolomeotar dinastiako faraoia zena, K. a. 193an. Ezkontza politiko bat baino ez zen izan, Egipto Siriaren aliatu bezala geratzeko. Antioko III.ak, probintzia batzuk eman zituen, Judea horien artean, bere alabaren ezkon ordain bezala. Hiru seme-alaba izan zituen: Ptolomeo VI.a eta Ptolomeo VIII.a faraoiak eta Kleopatra II.a Egiptokoa.

K. a. 187an, chaty izendatua izan zen, eta, bere senarra K. a. 180an hil zenean, bere seme Ptolomeo VI.aren izenean gobernatu zuen. Harreman ona izan zuen Seleuzidar Inperioarekin, bereziki bere anaia Seleuko IV.arekin, biak, ia aldi berean hil zirelarik, bi seme eta alaba bat utziz, hauek, euren osaba eta Kleopatra eta Seleukoren anaia zen Antioko IV.a Epifanesen gutizia izango zirelarik, honek, bere iloba harrapatu zuenean, ez zuen exekutatu, bere arrebarenganako errespetuagatik.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kleopatra I.a Egiptokoa Aldatu lotura Wikidatan