Antioko III.a Handia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Antioko III.a Handia
Antiochos III.jpg
Seleukotar agintari

223 K. a. - 187 K. a.
Seleuko III.a - Seleuko IV.a Filopator
Bizitza
Jaiotza SusaK. a. 241 inguru
Heriotza SusaK. a. 187
Familia
Aita Seleuko II.a Kaliniko
Ama Laodice II
Ezkontidea(k) Laodize III.a
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Q705904
Lanbidea
Lanbidea subiranoa

Antioko III.a Handia (antzinako grezieraz: Ἀντίoχoς Μέγας; Susa, K. a. 241 inguru - Susa, K. a. 187) Seleukotar Inperioko seigarren agintaria izan zen; K. a. 222tik 187ra iraun zuen bere agintaldiak. Seleuko II.a Kalinikoaren semea eta Seleuko III.a Soter Zeraunoren anaia izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antioko III.a K. a. 241 aldean jaio zen. Aita Seleuko II.a Kaliniko erregea izan zuen, eta ama Laodize II.a. Ordurako hasia zen Seleukotar Inperioaren gainbehera, Baktriana eta Partia galduak baitzituen. K. a. 225ean, Seleuko III.a, Antiokoren anaia nagusia, bilakatu zen errege. K. a. 223an, ordea, Seleuko erail zuten eta Antioko izendatu zuten errege; 18 urte zituen.

Ahalegin handiak egin zituen Seleukotar Inperioak galdutako eskualdeak berreskuratzeko. K. a. 219an Ptolomeotar Egiptoren mende zeuden Seleuzia eta Tiro hartu zituen, baina K. a. 217an Ptolomeo IV.aren armada nagusitu zitzaion Rafahko guduan; hala ere, Seleuzia atxiki ahal izan zuen. K. a. 212-205 bitartean, Baktriana eta Partia birkonkistatzea erdietsi zuen. Basileus Megas («Errege Handia») izendapena hartu zuen[1].

K. a. 202an, beste ekinaldi bat hasi zuen Siriaren hegoaldea beretzeko; K. a. 200an, Paniumgo guduan, Ptolomeo V.aren armada azpiratu zuen. Hala ere, Antiokok Egipto ez inbaditzea erabaki zuen; horren ordez, Asia Txikiko Zilizia eta Lizia hartu zituen. K. a. 196an, Trazia konkistatu zuen[1].

K. a. 192-188 bitartean, Hanibalekin elkar harturik, Erromatar Inperioaren aurka borrokatu zen. Erromatarrek bi aldiz garaitu zuten: Termopiletan, K. a. 191n, eta Magnesian, K. a. 190ean. Azken desegigo horrek Antiokoren agintaldiaren gainbehera ekarri zuen. Asia Txikiko Tauro mendien iparraldeko lur guztiak galdu zituen, eta zerga handia ordaindu behar izan zion Erromari. Dirua lortzeko, tenplu batean ebasten saiatu zen, baina herriak hil zuen[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antioko III.a Handia Aldatu lotura Wikidatan