Klotario I.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Klotario I.a
ClotaireIer Jean de Tillet-Recueil des rois de France.jpg
Frankoen erregea

Bizitza
Jaiotza unknown value eta Soissons, 498
Heriotza unknown value eta Soissons561eko azaroaren 29a (62/63 urte)
Familia
Aita Klovis I.a
Ama Clotilde
Ezkontidea(k) Guntheuc Itzuli
Aregund Itzuli
Chunsene Itzuli
Ingund Itzuli
Radegunda
Waldrada Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Merovingiar leinua
Jarduerak
Jarduerak monarka

Klotario I.a[1] Zaharra (497 - 561eko azaroaren 29a) frankoen monarka bat izan zen, eta Klovis eta Klotilderen seme gazteena zen. Neustriako erregea (511-561), Orléansekoa (532-561), Borgoinakoa, Txildeberto anaiarekin partekatu zuena (534-558), Austrasiakoa (555-561) eta Paris eta Borgoinakoa (558-561) izan zen.

Erregealdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Regnum Francorum banatu egin zuten Klotarioren aita hil zenean, eta Klotariok Neustria jarauntsi zuen. Ingondarekin ezkondu zen 517an.

Klodomir anaia hil zenean (524), Klotario haren alargunarekin, Gondiokerekin, ezkondu zen. Hala ere, ez zuen anaia defuntuaren lurraldea bereganatu, lege salikoak erresuma Klodomirren semeen artean banatzera behartu baitzuen. Hori saihesteko asmoarekin, Klotario Txildebertorekin batu zen eta oinordeko gazteen hilketa prestatu zuten. Hiru anaietatik, bi erailak izan ziren, eta azkenak, (Klodoaldok) bere parteari uko egin eta monje-bizitza aukeratu zuen. Klotariok eta Txildebertok anaiaren lurraldea beraien artean banatu ahal izan zuten. Sigeberto I.ak, Klotarioren semeak, oinordetu zuen erresuma.

531n Radegundarekin ezkondu zen, baina Poitiersko komentu batera, Europako lehenengo komentu femeninoa, erretiratzea nahiago izan zuen. Klotario Ingondarekin ezkondu zen berriz ere 532an eta gero haren ahizpa Arnegondarekin.

Teodobaldoren heriotzak, anaia defuntuarenak 555ean eta Txildebertorenak, oinordekorik utzi gabe, 558an, Klotariok Regnum Francorum berriz batu ahal izatea eragin zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
jabegabe
Frankoen errege
Merovingiar leinua

558561
Ondorengoa
jabegabe


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Klotario I.a Aldatu lotura Wikidatan