Koeboluzio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Koeboluzioa bi espezie edo gehiagoren arteko interakzioek eragindako elkarrenganako eboluzioa azaltzen duen kontzeptu biologikoa da. Sinbiosiek, parasitismoak, konpetentziak, harrapakin-harrapakari harremanak... eragin dezakete koeboluzioa,

Teoria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koeboluzio kontzeptua Janzen ikerlariak erabili zuen lehenengoz 1980. urtean. Eboluzioaren eta koeboluzioaren arteko desberdintasun nabariena da eboluzioa faktore abiotikoek sor dezaketela, bizidun ez diren faktoreak alegia. Baina koeboluzioan bizidun diren bi espezie edo gehiagoren arteko interakzioak eragindako eboluzioa hartzen da kontuan, hala nola harrapakari harrapakin erlazioa, lorea eta polinizatzaile izan daitekeen intsektua, sinbiosi gehienak...

Leigh Van Valenek koeboluzioa azaltzeko "Erregina gorriaren teoria" garatu zuen:

« Sistema ebolutibo baten garapen konstantea beharrezkoa da izakia sisteman bere lekuan mantentzeko.  »

Koeboluzio motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Thompson ikerlariak (1989-1994) hainbat koeboluzio mota deskribatu zituen :

  • Gene arteko koeboluzioa, zeinetan bi espezieren arteko koeboluzioa gertatzen da biek duten gene espezifiko batzuengatik.
  • Koeboluzio espezifikoa: espezie batzuek beste espezieekin bizitzeko ezaugarri bereziak dituztenean.
  • Gremioaren koeboluzioa: honetan espezie desberdinen talde batek elkarren artean lan egingo dute gremio baten moduan, interakzioak eragindako aman komuneko ezaugarriak aditzera emanez.
  • Koeboluzio dibersifikatzailea: espezieen arteko interakzioak hain espezifikoak dira ezen elkarren arteko harremanak beharrezkoak dira ugaltzeko adibidez.
  • Ihes koeboluzioa: (Erich eta Raven, 1964) koeboluzio mota honek azaltzen du nola landare batek defentsa kimiko berriak garatzera hel daitekeen, belarjaleetaz babesteko, eta nola herbiboro hauek (koeboluzioa dela eta) defentsa kimiko horri aurre egiteko mekanismoak garatzera hel daitezkeen.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Daniel H. Janzen (1966): "Coevolution of Mutualism Between Ants and Acacias in Central America". Evolution, Vol. 20, No. 3., pp. 249-275
  • Thompson J. N. And B. M. Cunningham. (2002): "Geographic structure and dynamics of coevolutionary selection". Nature 417: 735­738
  • Van Valen L. (1973): "A New Evolutionary Law", Evolutionary Theory 1, pp. 1–30. Cited in: The Red Queen Principle