Koldo Mitxelena Institutua

Wikipedia, Entziklopedia askea

Koldo Mitxelena institutua (Gasteiz, Araba) bigarren hezkuntzako D ereduko ikastetxe publiko da. Arabako D eredu hutsezko lehenengo institutu publikoa, 1.988/89 ikasturtean sortua. Gaur egun, DBH eta Batxilergoko ikaskuntzak burutzeko aukera eskaintzen die 700-800 ikasle gasteiztarri. Hiru eraikin ditu ikastetxeak: DBH 1 eta 2 Behenafarroa kalean, DBH 3 eta 4 Agurain Taldea kalean eta Batxilergo Agurain Taldea kalean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskola publikoan irakaskuntza ertainetan ikasketak euskaraz burutu ahal izateko hainbat euskaltzalek egin zuten aldarrikapenaren ondorioz, 1.988/89 ikasturtean Arabako D eredu hutsezko lehenengo institutu publikoa jarri zen abian.

Hasiera batean Zaramaga auzoan ikaslerik gabe gelditzen ari zen ikastetxe batean ezarri zen eta izen berria eman zitzaion. Aurreko urtean Txillardegirekin batera euskara batuaren sorkuntzan giltzarri izan zen Koldo Mitxelena filologoa hil zen eta horren omenez ikastetxeak bere izena hartu zuen.

Lehenengo ikasturte hartan 69 ikasle eta 7 irakasle besterik ez zegoen, baina geroztik ikastetxeak etengabe hazten jarraitu du. Gaur egun hiru eraikinetan banatuta daude Koldo Mitxelenako ikasleak, 700 inguru. 1.988-1.989 ikasturtetik, bere Hezkuntza Komunitatea (ikasleak, familiak, irakasleak eta langileak) nabarmen handitu da eta urteak pasa ahala, Koldo Mitxelena Institutuaren sorkuntza ahalbideratu zuen euskaltzaletasuna mantendu eta indartu egin da. Hasiera batean, “Euskara ahotik ahora” izan zen bere leloa eta gaur egun ere horrela jarraitzen du.

Nortasun ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

KOLDO MITXELENA BHIk ezaugarri hauek ditu: euskal gizartearen beharrak aintzat hartzen ditu, inguru sozial eta kulturalean sustraiturik dago, parte hartzailea da, desberdintasunak orekatzen ditu, aniztasuna zaintzen du, hezkidetzaz arduratzen da, plurala da, euskalduna da, laikoa da eta demokratikoa da.

Heziketa integralaren alde egiten da, ikasleari bere nortasuna eratzen lagunduz, ikasleak beren buruaren jabe, libre, arduratsu eta kritikoak izateko.  

Metodologia aktiboa, kooperatiboa eta malgua bultzatzen dira ikasleen aniztasunari erantzuteko. Ikaslea bera da bere heziketaren protagonista, eta eginez ikasteten du. Eguneroko heziketa lan horretan teknologia digitala funtsezko lanabesa da. Ikasketa-zereginetan ikasleen parte hartzea bultzatzen da, eta haien lanerako ohitura, jakin-mina eta ardura lantzen dira.

Hauek dira aurrera eramaten diren proiektu estrategikoak:

  • Euskara ahotik ahora[1]
  • Elkarbizitza[2]
  • Hezkidetza[3]
  • Metodologia aktiboak[4]
  • Ingurune Digitala[5]
  • Oroimen historikoa[6]
  • eTwinning[7]
  • Irakurketa Plana[8]
  • Hauspoa[9]
  • Gela Egonkorra[10]
  • KM Steam[11]

Ikasleen partehartzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikastetxean ikasleen partehartzea sustatzeko honako batzorde hauek daude:

  • Bizikidetza Batzordea
  • Euskara Batzordeak
  • Hezkidetza Batzordea
  • IKTero Batzordeak

Hobeto ezagutzeko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aldizkaria: urteKMkaria[12]
  • 25. urteurrena[13]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Euskara KM» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).
  2. «Elkarbizitza KM» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).
  3. «HEZKIDETZA» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).
  4. «Metodologia Aktiboak KM» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).
  5. «KMko Ingurune Digitala» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).
  6. «Oroimenaren harra» oroimenarenharra.koldomitxelena.net (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).
  7. «eTwinning_KM» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).
  8. «IRAKURKETA» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).
  9. «Hauspoa KM» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).
  10. «GELA EGONKORRA-KOLDOMITXELENA» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).
  11. «STEAM_KM» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).
  12. «Koldo Mitxelena BHI - Gasteiz - urteKMkaria» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).
  13. «km25» km25.koldomitxelena.net (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]