Edukira joan

D eredua

Wikipedia, Entziklopedia askea

D eredua hezkuntzako hizkuntza nagusi moduan euskara erabiltzen duen hezkuntza eredua da; bertan, gaztelania ikasgai bat da.

Euskal Autonomia Erkidego osoan eta Nafarroako Foru Erkidegoko eremu euskaldunean eskola publikoetan aukera daiteke eredu hori. Gainera, Euskal Herri osoko ikastoletan ere ikas daiteke. 2014ko urriaren 20an, PSNk, Geroa Baik eta Ezkerrak D eredua sare publiko osora zabaltzeko eskaera aurkeztu zuten Parlamentuan. Bilduren eta Aralar-NaBairen botoekin legea aldatzearen aldekoak gehiengoa ziren Nafarroako Parlamentuan[1].

Ipar Euskal Herrian Seaskaren bitartez antzeko ereduan ikasten da eta bertan, bigarren hizkuntza frantsesa da. 2005ean ikasleen % 32 zebilen eredu horretan. Eusko Jaurlaritzak eginiko azterketa baten arabera, ikasle horietako % 32k ez du euskararen ezagutza maila egokirik lortzen.[2]

EAEko Legedia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1982ko euskararen erabilpena arautzeko legeak ikasle guztiei aitortzen die irakaskuntza euskaraz zein gaztelaniaz jasotzeko eskubidea.[3] Hizkuntzok ofizialak diren heinean, horiek jakiteko eta erabiltzeko eskubidea arautzen da.[3] Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzan hiru ikasteredu daude: A, B eta D.[3] Oinarrizko irakaskuntzan erabiltzen den D eredua eta irakaskuntza ertainean erabiltzen denaren arteko desberdintasunak daude.[3]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]