Komenentziako pabiloi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zipreko bandera daraman kargaontzia.

Komenentziako pabiloia itsasontzi batek jasota daraman bandera da, itsasontziaren jabearen estatukoa ez dena. Beste estatu bateko bandera erabiltzeko, arrazoi ekonomiko edo administratiboak izan ohi dira gehienetan.[1] Herrialde horiek gutxieneko kontrolak dituen erregistro-sistema bat eskaintzen dute, baita jatorrizko herrialdearekiko abantaila ekonomiko garrantzitsuak ere. Horiei ere erregistro irekiak deitu zaie.

Enpresa armadoreek komenientziazko banderak bilatzen dituzte kostu operatiboak murrizteko eta segurtasunari edo tasa fiskalei dagokienez erregulazio zorrotzak saihesteko, bestela ordainketa gehigarria bete beharko bailukete.

Estatu askok kabotajean aritu nahi duten enpresei, hau da, herrialde bereko bi porturen arteko garraioari, trafiko horren eraginpean dauden ontziek bandera nazionala izan dezatela eskatzen diete, komenentziako pabiloi bat erabiltzeak ekarriko lukeen tranpa saihestuz.

Munduko komenentziako pabiloirik zabalduenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Nautika Hiztegia ] [2021]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]