Komunikazio handigarria eta alternatiboa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Komunikazio handigarria eta alternatiboa izenaz mintzatzeko arazo larriak dituzten pertsonentzako sistemak ezagutzen dira. Terminologia hau ez da batere zehatza eta moden edota teorien arabera aldatzen doa. Sistema alternatiboak, komunikazio handigarria, sistema alternatiboak eta handigarriak... izen ugari ditu errealitate horrek. Dena dela, gehienetan, aipatutako errealitate horren isla da, hau da, lengoaiaren arloan muga handiak dituzten pertsonei eskaintzen zaizkien komunikatzeko aukerak eta hauek pertsonen arabera oso desberdinak izan daitezke.

Stephen Hawking zientzilariak horrelako sistemak erabiltzen ditu.

Alternatiboak eta handigarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Askotan bi kontzeptu bateratuak agertzen dira: alternatiboak eta handigarriak. Hauen arteko diferentzia honetan datza: handigarriak adierazten pertsona batek hizkuntza barneratua duela baina gauzak adierazteko edo ondo ulertzeko arazoak ditu; alternatibo hitzak pertsona horrek komunikatzeko beste biderik ez duela adierazten du. Bigarren kategoria hori, alternatiboarena alegia, zeinu hizkuntzari aplikatzen zitzaion bereziki. Denboraren poderioz, gorren kolektibitatearen gizarte onarpena eman da eta horrekin haren hizkuntzaren errekonozimendua; ondorioz, alternatibo kontzeptua ia hutsik gelditu da. Gainera oso zaila izaten da bata edo bestea den azaltzea. Horregatik gaur egun biak batera ematen dira edo handigarriaren kontzeptua bakarrik.

Komunikatzeko euskarriak mota askotakoak izan daitezke. Argazkian neska batek begien bidez hitzak deletreatzen ditu.

Ezaugarri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi dira komunikatzeko sistema hauen ezaugarri nagusiak:

  • Berbalak ez diren elementuen multzoak dira. Elementu horiek sinbolikoak edo/eta ikonikoak izan daitezke.
  • Pertsonek berez ez dituzte sortzen, artifizialak baitira. Ondorioz, ikasi behar dira.

Helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Komunikatzeko arazoak dituzten pertsonei hori lortzeko beste bideak eskaintzea.
  • Sistema hori bizitza osorako izan daiteke edo bolada baterako, lengoaia jasotzen duen bitartez.
  • Batzutan sistema hauek osagarri moduan gera daitezke, pertsonari seguritatea emateko edo egoera berezietan erabiltzeko [1].

Erabiltzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asko dira une batean edo bestean horrelako sistema baten beharra izan dezaketen kolektiboak. Hona hemen nagusiak:

  • Gaigabezi fisikoa pairatzen duten pertsonak
  • Intelektualki arazoak dituzten pertsonak, bai arlo kognitiboan bain psikikoan
  • Zentzumenetan arazoak dituzten pertsonak
  • Beste kolektibo batzuk. Esaterako istripu edo ebakuntza baten ondorioz mintzatzeko ahalmena galdu duten pertsonak.

Sistemen sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sistema hauek defitzeko garaian lau kontzeptu erabiltzen dira:

  • Laguntzarekin / Laguntzarik gabe
  • Menpekoak / Independenteak

Laguntzarekin pertsona horrek komunikatzeko tresna bat behar duela adierazten dugu. Laguntzarik gabe bada, ordea, pertsona hori bakarrik bere gorputzaz baliatuko da komunikatzeko.

Menpekoak, bestetik, zera esan nahi du: erabiltzaileak mezu osatu gabekoak sortzen ditu eta beste pertsona batek hutsuneak bete behar ditu. Independentan, ordea, erabiltzaileak mezu osoak sortzen ditu.

Sistema ezagunenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bliss sinboloek komunikatzeko aukera handiak eskaintzen dituzte. Koadroan "gobernatu" aditza.

Euskal Herrian horrelako sistema asko ezagutzen da:

Jakina, hauek ez dira munduan ezagutzen diren guztiak. Hor daude esaterako PIC komunikazio sistema, Sings, Rebus eta beste asko, gurean zabaldu ez direnak.

Euskarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sistemen euskarriak mota askotakoak izan daitezke eta egoeren arabera moldatu egiten dira. Irakasteko garaian arbela bat edo pegatinak jartzeko ohola izan daiteke. Ondoren, oso ohikoak dira, tableroak, koadernoak, e.a. Gaur egun, informatikari esker, tresna elektroniko eta digital asko daude, ordenadore moldatuak, e.a. Sinboloak markatzeko edo sortzeko bideak ere ugariak dira: begien bitartez, kopetan jarritako likornio baten bidez, behatzez... Euskarri hauek guztiak laguntza teknikoak dira.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  •  : Casilda Elorriaga del Hierro: Zerez eginda dago komunikazioa? Zarautz: Dakit, 2002.
  • (Gaztelaniaz): C. Basil - R. Ruiz (1985). Sistemas de comunicación no vocal para niños con disminuciones físicas. Madril: Fundesco.
  • (Gaztelaniaz): D. Baumgart - J. Johnson - Helmstetter (1996). Sistemas Alternativos de comunicación para personas con discapacidad. Madril: Alianza.
  • (Gaztelaniaz): J. Tamarit (1985). Los trastornos de la comunicación en deficiencia mental y otras alteraciones evolutivas: intervención mediante sistemas de comunicación total. Madril: INSERSO.
  • (Gaztelaniaz): B. Schaeffer; A. Raphael - G. Kollinzas (2005): Habla signada para alumnos no verbales. Madril. Alianza.
  • (Ingelesez): S. von Tetzchner - N. Grove (2003). Augmentative and alternative communication: Developmental issues. Londres: Whurr Publishers.
  • (Ingelesez): S. von Tetzchner - M. H. Jensen (1996). Augmentative and alternative communication: European perspectives. Londres: Whurr Publishers.
  • (Gaztelaniaz): S. von Tetzchner - H. Martinsen (1993). Introducción a la enseñanza de signos y al uso de ayudas técnicas para la comunicación. Madril: Antonio Machado Libros.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. von Tetzchner, S., i Martinsen, H (1993). Introducción a la enseñanza de signos y al uso de ayudas técnicas para la comunicación.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garapenaren nahaste orokortuak dituzten ikasleentzako gela egonkorren funtzionamenduko orientabideak. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren dokumentua.
Piktogramak erabiltzen dituen komunikagailua.