Makaton

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zeinu hizkuntzaren zeinuekin batera ahozko hizkuntza eta piktogramen erabileran datza Makaton programa.

Makaton ahotsaren bidez modu egokiz komunikatzeko arazoak dituzten pertsonei egokitutako lengoaia programa da. Programa mota askotako erabiltzaileekin erabili izan da: Down sindromearen afektatuak, autismoren afektatuak, asaldura neurologikoak pairatzen dituzten pertsonak… gorrak edo gorrak izan gabe. Baita burmuin-istripu baskularra izan duten pertsonekin erabili izan da.[1] Makaton izena programaren sortzailearen izenen lehenengo silabekin sortutako hitza da: Margaret Walker, logopeda eta ikertzailea, Makaton diseinatu zuena, Katharine Johnston eta Tony Cornforth kolaboratzaileak. Lehenengo programa 1972-1973an sortu zuten. Programa Britania Handian garatu zen hasera batean.

Euskal Herrian komunikazio programa hau erabilia izan da baina gaur egun antzeko beste sistemen aurrean atzera ari da egiten.

Programa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komunikazioa garatzeko Makaton programak ikuspuntu moduanitza edo bimodala landu du. Horrek zera esan nahi du: hizkuntzaren trebetasunak indartzeko edo irakasteko modu desberdinetaz eginiko sinboloak erabiltze direla, besteak beste, piktogramak, zeinu hizkuntzaren zeinuak, ahozko hitzak. Modu desberdin horiek konbinatu egiten dira, horrela mezuak errefortzatzen dira eta, aldi berean, erabiltzaileari beste trebeziak lantzeko aukera ematen zaio. Adibidez, "etxea" esango dugu eta aldi berean etxearen piktograma markatuko dugu; edota, "etxea" esan eta zeinu hizkuntzaren etxearen sinboloa egingo du. Horretan datza bimodalitatea.

Oinarrizko Makaton hiztegia 450 kontzeptu ditu, maila desberdinetan antolatuta. Lehenengo mailan uneko beharrei erantzuteko oinarrizko hitzak lantzen dira, adibidez "jan", "edan", "komuna". Poliki-poliki, programa aurrera joan ahala, hiztegi konplexuago eta abstraktuago irakasten da. Dena dela, sistema malgua da eta erabiltzailearen egoera konkretuaren arabera aldatu daiteke. Oinarrizko hiztegi horren gainetik Makaton Baliabideen Hiztegia sortu dute, zeinuz eta piktogramez osatuta, 7000 kontzeptuekin.[2]

Beraz, programak hiru arlo ditu:[3]

  • Oinarrizko hiztegia
  • Ahozko hizkuntza eta/edo zeinu hizkuntzaren zeinuak eta/edo piktogramak. Izan daitezke hauetako bi edo hirurak.
  • Metodologia berezi bat.

Piktogramak Komunikazio Piktogramen Sistemakoak (Roxana Mayer Johnsonenak), Rebus Sistemakoak, Blissekoak, Makaton egileek asmatutakoak, edota gaur egun garatzen ari diren beste egileenak (esaterako ARASAACenak Espainia mailan).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1972-1973: Margaret Walkerrek lehenengo diseinua antolatu zuen. Esperimentalki arazo kognitiboak zituzten pertsona gor helduekin hasi zen lanean. Lan hori Surreyko Botleys Park Hospitalean egin zuen. Programa pilotuan hamalau pertsonek hartu zuten parte eta guztiek lortu zuten oinarrizko zeinuak erabiltzea.
  • 1976an Margaret Walkerrek The Makaton Vocabulary Development Project(MVDP) sortu zuen. Urte horretan metodoa irakasteko lehenego tailerra egin zen.
  • Hurrengo urteetan erabilera komunikatzeko arazoak zituzten haurrei zabaldu zen. Garai horietan ahozko hizkuntza eta zeinuak bakarrik erabili zen.
  • 1983an MVDP egituraz aldatu zen; hortik aurrera MVDP Charitable Trust
  • 1985an piktogramekin hasi ziren lanean.
  • 1986an piktogramak erabiliz lehenengo bertsioa argitaratu zen.
  • 1990an Gautena eta Uliazpi elkarteek sistemaren moldaketa gaztelaniaz aurkeztu zuten.
  • 2007an MVDPek Makaton Charity izena hartu zuen.
  • 2008ko urrian Margaret Walker jubilatu egin zen.

Nazioarteko erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun Makaton herri desberdinetan dago moldatuta. Herrialde bakoitzean bertako zeinu hizkuntzaren zeinuak erabiltzen dira nahiz eta jatorrizko metodoan Londres inguruko zeinuak erabiliak izan. Euskal Herriko kasuan Frantziako edo Espainiako zeinuak erabili izan dira. Inglaterratik mundu osoan zabaldu da metodologia hau, besteak beste, Polonia, Australia, Zeelanda Berria, Frantzia, Alemania, Portugal, Grezia, Kuwait, Japonia [4] eta Euskal Herria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://recursosydiversidad.blogspot.com.es/2010/03/vocabulario-makaton.html
  2. Grove, N., & Walker, M.: The Makaton Vocabulary: using manual signs and graphic symbols to develop interpersonal communication. Augmentative and Alternative Communication, 1990.
  3. Margaret Walker: The Makaton Vocabulay: A decade of research and practice. Edimburgo: 1983.
  4. Beukelman, D.R., & Mirenda, P. Augmentative and alternative communication: supporting children & adults with complex communication needs. Baltimore, Maryland: Paul H. Brookes Publishing Co, 2005.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Symbols for Makaton. The Makaton Vocabulary Development Project, 1985.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]