Kondeen ihesaldia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Kondeen ihesaldia (irlanderaz Imeacht na nlarlaí eta ingelesez the Flight of the Earls) Irlanda gaelikoa eta klanen gizarte sistemari behin-betiko amaiera eman eta ingeles edo britainiarren nagusitasunari hasiera eman zion gertakaria da, hain zuzen ere, 1607ko irailaren 14ean Hugh O'Neill Tyroneko dukea eta Rory O'Donnell Tyrconnellgo dukeak euren herrialdetik martxa edo ihes egin zuten uneari deritzaio. Aipatzekoa da, gertakari honen ondoren Irlanda, Gales eta Eskozian nagusi izan zen klanetan oinarritutako antzinako gaeldar gizarte sistemak XVIII. mendearen erdialderarte Eskoziako Lur Garaietan bakarrik bizirautea lortu zuela. Irlandar klanen izaera etengabe borrokatzea zen, bai ingelesen aurka nahiz euren artean ere, horrela hezituak izan baitziren, honenbestez euren bizilekuen inguruko lurraldeak harpilatu eta etsaien klaneei erasotzen jardun ohi zuten. Klan hauetako buruzagiek gerra presoak euren bizi guztirako gatibu izaten zituzten, haietako batzuk ihes egin ez zezaten itsutuaraztera ere iritsi zirelarik.[1]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1966ko The Fighting Prince of Donegal ("Donegalgo Printze Borrokalaria") filma gertakari honetan eta Hugh O'Neill Tyroneko dukearen bizitzan oinarritua dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. The Flight of the Earls and the end of mediaeval Ireland. Eleanor Hull, 2012ko azaroaren 8a. (Ingelesez)