Konpresa higieniko

Konpresa higienikoa edo zapi higienikoa[1] —edo, besterik gabe, konpresa[2]— hilekoaren odol isuriak eta hilekoz kanpoko baginako isuriak xurgatzeko emakumeek darabilten zapia da. Kuleroen barrualdean jartzen da, aluaren parean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erabili eta botatzeko konpresak 1895ean asmatu zituen Curads & Hartmann’s etxeak.[3] Ondoren, Johnson & Johnson-ek ere merkaturatu zituen.[3] Hilerokoaren tabua gainditu eta produktuak saltzeko, 1930ean Kotexek Marjorie May’s Twelfth Birthday (Marjorie Mayren hamabigarren urteguna) izenburuko liburuxka banatu zuen bere produktuekin batera, ama-alaben arteko hilekoari buruzko solasaldiak bultzatzeko, eta arrakasta handia lortu ere.[3]
Osasunerako kalteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rezero fundazioak eta Ingurumen Diagnostiko eta Uraren Azterketarako Institutuak (IDAEA-CSIC) Espainiako Estatuan saldutako hainbat konpresa eta tanpoi marken hamar lagin aztertu ondoren, plastikoari lotutako 19 substantzia topatu zituzten.[4][5] Generalitateko Berdintasun eta Feminismo Sailak babestutako ikerketak plastifikatzaileak antzeman zituen, hala nola, organofosforatuak, eragin kantzerigeno, neurotoxiko eta hormona-nahasteak eragin ditzaketen konposatuak.[4][5] Konposatu hauen arriskuak direla eta, ikerlariek toxiko hauen erabilpena debekatzeko eskaria egin zuten, bai eta osasuna arriskuan jar dezaketela adierazi, besteak beste, ugaltze-desordenak, diabetesa eta obesitatea eraginez.[4][5]
Hondakin kuntsakorrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Konpresak petrolioaren deribatuez eta plastikoz eginak daude,[6] behin erabiltzekoak dira eta ezin dira birziklatu.[7] Ecofemme erakundearen arabera, konpresa bat plastikozko lau poltsaren baliokidea da.[6] Espainiako Estatuan, batez beste, urtean 3.000 milioi tanpoi eta konpresa erabili eta botatzen dira.[7]
Alternatiba jasangarri eta osasuntsuagoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Berrerabili daitezken produktuak, hala nola, kopa, kulero xurgatzaileak, oihalezko konpresa berrerabilgarriak, itsas belakiak edota odol-jario askea hondakinak murrizten eta osasun-maila hobetzen lagundu dezaketen aukerak dira.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Compresa» Elhuyar hitzegia.
- ↑ «Konpresa» Egungo Euskararen Hiztegia (EEH).
- 1 2 3 «Marjorie Mayren 12. urtemuga» Argia (kontsulta data: 2025-05-13).
- 1 2 3 (Gaztelaniaz) EFE, NTM /. (2024-11-28). «Osasunerako kaltegarriak diren 19 substantzia atzeman dituzte Estatuan saldutako tanpoi eta konpresetan» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2025-05-13).
- 1 2 3 (Gaztelaniaz) Administrador. (2024-11-28). «Análisis de productos menstruales desechables en el mercado estatal detectan 19 sustancias asociadas al plástico que podrían comprometer la salud de las mujeres y las generaciones futuras» Rezero (kontsulta data: 2025-05-13).
- 1 2 3 «Hilerokoan, zero zabor -» Alea.eus (kontsulta data: 2025-05-13).
- 1 2 «“Garbitasun ikurtzat saltzen digute barrutik zikina dena”» Argia (kontsulta data: 2025-05-13).