Kontsonante dardarraniztun

Wikipedia, Entziklopedia askea

Fonetikan, dardarraniztuna[1] soinu segmental kontsonantikoa da, organo artikulatzailearen eta artikulazio-toki edo -puntu baten arteko bibrazio anizkoitzen bidez (2 edo 3, normalean) sortua. Euskarak dardarraniztun hobikaria -[r]- erabiltzen du txakurra hitzean, eta paristar frantsesak, berriz, ia beti bokalen artean dardarraniztun ubularrak -[ʀ]- anitz erabiltzen ditu.

Dardarraniztunak "dardarkari" sinpleetatik oso ezberdinak dira, berez dardarkariak ez direnak. Lehenengoetan, bibrazio errepikatua dago; bigarrenetan, berriz, artikulagailuaren kolpekatze bakarra artikulazio-puntuan. "Dardarkari" sinpleetan artikuladoreak behin jotzen du artikulazio-puntua, eta benetako dardarraniztun batean, berriz, organo artikulatzailea posizioan mantentzen da, eta, neurri batean, aire-korrontearen Venturi efektuak eragiten du behin eta berriz bibrazioa. Normalean, dardarraniztun bat 2 edo 3 kolpekada edo aldi izaten dira, baina 5 ere izan ditzake dardarraniztun oso luzeentzat, eta batzuetan gehiago geminatuen kasuan, edo ahoskera enfatikoan. Hauek dira Nazioarteko Alfabeto Fonetikoan zeinu bereizgarria duten dardarraniztunak:

  • [r] - dardarraniztun hobikaria
  • [ʙ] - dardarraniztun ezpainbikaria
  • [ʀ] - dardarraniztun ubularra

Dardarraniztun ezpainbikaria - [ʙ]- nahiko arraroa edo ezohikoa da munduko hizkuntzetan; dardarraniztun hobikaria- [r͇]-, berriz, askoz ere ohikoagoa da. Azken horren antzeko beste bi soinu mota ere badaude, zeinu propiorik ez dutenak, hala nola dardarraniztun horzkaria- [r̪]- (r) eta hobiatzekoa -[r̠]-. Afrikanista batzuen arabera, toda hizkuntzak benetako dardarraniztun erretroflexu bat du, [ɽ] transkribatua (hau da, dardarraniztun erretroflexu soilaren zeinu berarekin), nahiz eta NAFek soinu hori transkribatzeko modu ez hain anbiguoan- [ɽ͡r]- transkribatzeko gai izan, segmentu horren hasiera baino ez baita erretroflexua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2002]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]