Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Fonetika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Ahoskatze aparatua
Ahoskatze aparatua

Fonetika (grekotik φωνή (fono) "soinua" edo "ahotsa"), hizkuntzalaritzan, hizkuntza baten soinuen burutzea eta oharpena aztertzen dituen zientzia da.

Hizkuntzaren hotsen ahoskera (artikulazioen fonetika), hots horien ezaugarri akustikoak (fonetika akustikoa) eta hizkuntzaren sistemaren barruan duten zeregina (hizkuntzalaritzaren fonetika) aztertzen ditu fonetikak. Fonetika berria 1867an hasi zen, Alexander Melville Bellek hotsak marrazkietan irudikatzeko egin zituen ikerketekin. Fonetikaren ahalegin nagusia giza hizketaren hotsen sailkapenean datza. Noam Chomsky eta Morris Halle hizkuntzalariek 30 ezaugarriko zerrenda egin zuten, giza hotsen ñabardura eta berezitasun garrantzitsu guztiak sailkatzeko.

Hotsen irudikapenerako zenbait transkripzio sistema erabili dira; ezagunena Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa (frantsesez, Alphabet phonétique international —API—; ingelesez, International Phonetic Alphabet —IPA—) da. Horrela, ahozko soinuak idatz daitezke, hizkuntza edo dialektoaren arabera. IPA oso erabilgarria da fonetika ikasteko eta hizkuntza irakasteko.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   «Fonética histórica vasca. ASJU 47-2 (2013). Zenbaki osoa» Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" (2) 2018-05-18 doi:10.1387/asju.18679 ISSN 2444-2992 . Noiz kontsultatua: 2019-06-14 .
  2.   Oñederra Olaizola, Miren Lourdes, (1958- ) ([2004]) Fonetika fonologia hitzez hitz E.H.U., Argitalpen Zerbitzua = U.P.V., Servicio Editorial ISBN 8483736594 PMC 433371647 . Noiz kontsultatua: 2019-07-05 .


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fonetika Aldatu lotura Wikidatan