Edukira joan

Kontxita Martinez de Lezea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kontxita Martinez de Lezea

Bizitza
JaiotzaTolosa
Herrialdea Gipuzkoa
Heriotza2023ko martxoaren 14a
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea
Enplegatzailea(k)Jaso Ikastola
San Fermin Ikastola

Kontxita Martínez de Lezea Pereira (Tolosa, Gipuzkoa, 1949 - 2023ko martxoaren 14a) maistra izan zen. Nafarroako ikastolen bultzatzailea eta San Fermin eta Jaso ikastoletako irakaslea.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiotzez tolosarra bazen ere, Iruñean bizi izan zen urte luzez. Tolosako Udaberri Dantza Taldeko lehen belaunaldiko kide izan zen, baita Nafarroako Ikastolen mugimenduaren bultzatzailea ere.[2]

Udaberri Dantza Taldeak elkarrizketa egin zion Martinez de Lezeari 2017an, Maite Vicente taldekide ohiarekin batera, taldeak bere 60. urteurrenaren harira argitaratu zuen Aulkien Kulunka dokumentalerako.[2][3]

Jaso ikastolako sortzailetariko bat, ezinbesteko pertsona askoren ibilbide profesionalean; aurretik San Fermin ikastolako irakasle, ondoren Jasoko zuzendari. Kontxitak militantzia, konpromezua, auzolana, euskalgintza, herrigintza zer ziren irakatsi zien ingurukoei.

Kilometro ugari egin zituen, Jesus Atxarekin batera eta bestera, Nafarroan barna, mahaiak eta aulkiak alde batetik bestera eramaten. Hainbat ate jo zituen ahaztutako zoko ilunak itxaropenez beteriko ikastolak bilakatzeko. Buruhauste ugari izan zituen ibilbidean zehar, baita hainbat garaipen ere.

Ikastolako festak, bertako giroa sortzen lan ugari egin zuen, horrez gain danborradan parte hartzera bultzatzen zituen ingurukoak, Inauterietan, Santa Ageda bezperan; ostegun gizenean. Zalantzarik gabe, amaigabea Kontxitaren ekarpena.[4]

Xabier Aguirre Esparz Kontxitaren lankide izandakoak honelaxe deskribatu zuen:

«Ikastolako ibilbidean ezagutu zintugun, Kontxita, dotore, elegante, irribarretsu; begirada garbia eta euskara bizia ezpainetan; gerora ohartu ginen euskarazale handi horietako bat zinela, hizkuntza, kultura eta herria zinez maite zuten horietako bat.»

Omenaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2023ko ekainean Kontxita Martinez de Lezeari omenaldia egin zioten aurreskua dantzatuz San Fermin eta Jaso ikastolek, figura garrantzitsua izan baitzen ikastola horien sorreran.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA PEREIRA» Noticias de Gipuzkoa 2023-03-14 (Noiz kontsultatua: 2024-06-04).
  2. a b «Kontxi Martinez de Lezea euskaltzalea hil da - Tolosa» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2024-06-04).
  3. Udaberri Dantza Taldea. (2017-09-21). Aulkien Kulunka: Kontxi Martinez De Lezea eta Maite Vicente. (Noiz kontsultatua: 2024-06-04).
  4. Esparz, Xabier Aguirre. (2023-03-17). «Kontxita Martinez de Lezea gogoan» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2024-06-04).
  5. NOTICIAS, DIARIO DE. (2023-06-18). «Aurresku en el homenaje a Kontxita Martinez de Lezea» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2024-06-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]