Koral itsasoko uharteak
Koral itsasoko uharteak | |
---|---|
Australia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Australia |
Geografia | |
Koordenatuak | 19°05′27″S 150°54′06″E / 19.090833333333°S 150.90166666667°E |
Azalera | 10 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 4 (2018) |
Dentsitatea | 0,4 bizt/km² |
Hizkuntza ofiziala | ingeles |
Ordu eremua | UTC+10:00 eta baliorik ez |
Koral itsasoko uharteak[1] (ingelesez: Coral Sea Islands) Koral itsasoko uhartetxo eta arrezife tropikal batzuen multzoa, Queenslanden ipar-ekialdera.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gutxi gorabehera berrogeita hamaika uhartetxo eta uharte zingiratsuk osatzen dute. Haietako batzuek landaredia dute. Atoloiek oso tamaina desberdina dute. Batzuek kilometro batzuetako diametroa dute, baina munduko bigarren atoloi handiena izan daitekeena ere bertan dago: Lihou arrezifea. 100 km luze eta 30 km zabaleko urmaela du, eta denera 2.500 km². Gainerako arrezife eta uharte zingiratsuek 0,92 km²-ko azalera besterik ez dute osatzen. Uharte guztiak ere oso garaiera txikikoak dira.
Willis uhartetxoak oso lurralde garrantzitsuak dira bertan habiak egiten dituzten hegazti eta dortokentzat, baina bertako baliabide naturalak hutsalak dira. Gehienek 3 km² baino gutxiago dute.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurraldea 1969an sortu zen Coral Sea Islands Act delakoarekin, (horren aurretik, Queensland barruan zegoen). 1997an, Elizabeth eta Middleton arrezifeak hartuta, 800 kilometro inguru hegoaldera handitu zen, ia Tasmaniako itsasoraino.
Aipatutako bi arrezifeak Hegoaldeko Gales Berriko Lord Howe uhartetik (Australia) hurbilago daude (150 km inguru), lurraldeko gainontzeko partetik baino. Koral Hesi Handiko uharte, uharte zingiratsu eta arrezifeak ez daude lurraldearen barnean, Queenslandeko parte dira.
Lurraldea Australiaren mende dago, Canberratik Estatuko Fiskaltza Nagusiak (Attorney-General's Department) administratzen du. Lurraldearen defentsa Australiako estatuarena da, eta aldizka, Australiako itsas armadak ikuskatzen du.
Gaur egun, Australiak meteorologia-estazio automatikoak ditu uharte eta arrezife askotan. Lurraldean ez dago jarduera ekonomikorik (arrantzarako gune garrantzitsu bat izan ezik, baina oraindik ez dakite handik zenbat atera daitekeen). Lurraldean hiru edo lau lagun baino ez da bizi, eta meteorologia-estazioan lan egiten dute, Willis uhartean.
Instalazioak eta estazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atoloi edo arrezife hauetan, meteorologia-estazio automatikoak daude:
- Bougainville arrezifea
- Cato uhartea
- Flinders arrezifea
- Frederick arrezifea
- Holmes arrezifea
- Lihou arrezifea (Turtle uhartea)
- Marion arrezifea
- Moore arrezifea
Honako hauek itsasargia dute:
- Bougainville arrezifea
- East Diamond uhartetxoa
- Frederick arrezifea
- Lihou arrezifea
- Saumarez arrezifea
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2012-03-30). 168. araua: Ozeaniako toponimia. .