Edukira joan

Kornelio eta Zipriano Saintuen eliza

Koordenatuak: 42°42′49″N 1°19′28″W / 42.71354547°N 1.32432121°W / 42.71354547; -1.32432121
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kornelio eta Zipriano Saintuen eliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaUrraulbeiti
Koordenatuak42°42′49″N 1°19′28″W / 42.71354547°N 1.32432121°W / 42.71354547; -1.32432121
Map

Kornelio eta Zipriano Saintuen eliza Urraulbeitiko Artieda kontzejuan Erdi Aroko kristiau eliza bat da.

Tenpluaren barnealdean erretaula nagusi eder bat dago. Erretaula hori Joan Ereta eta Gaspar Ramosek egin zuten 1611tik aurrera; zertxobait eraldatuta dago erakustoki bat sartu zutelako; bankua, bortz kaletan banatutako bi gorputz eta errematea ditu. Lehenengoa estipite ildaskatuek egituratzen dute -Erromanismoko Zangoza-Irunberriko tailerraren ezaugarria da-, eta bigarrena beheko hereneko zutabe ildaskatuek; eta konpartimentuetan pasarte hagiografikoak, Pasiokoak, Ama Birjinaren bizitzakoak, erliebean, eta Jasokundeko irudiak, titularrak eta beste santu batzuk banatzen dira.

Larratzako edo Elurretako ermitako Ama Birjinaren irudia erromanikoa zen eta, antza denez, 1954an Arbeloa etxeko kaperan gurtzen zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]