Urraulbeiti

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Urraulbeiti

 Nafarroa Garaia
Urraulbeitiko bandera

Urraulbeitiko armarria

Izen ofiziala Urraúl Bajo
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Zangozako merindadea
Alkatea Luis Castillo Santesteban
(AESPM)
Herritarra urraulbeitiar
Koordenatuak 42°42′51″N 1°19′21″W / 42.71417°N 1.32250°W / 42.71417; -1.32250Koordenatuak: 42°42′51″N 1°19′21″W / 42.71417°N 1.32250°W / 42.71417; -1.32250

Maps of municipalities of Navarra Urraulbeiti.JPG

Eremua 59,7 km2
Garaiera 455 m
Distantzia 36 km Iruñera
Posta kodea 31480
Dentsitatea ERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen bizt./km²
Sorrera XIII. mendea baino lehen

Urraulbeiti[1] Nafarroako ipar-ekialdean dagoen udalerria eta ibarra da. Ondoko herri hauek osatzen dute: Alduate, Arripodas, Artieda (herriburua), Geretz, Nardoze Alduate, Nardoze Andurra, San Vicente, Santsoain eta Tabar.

Apardoze etxagunea nahiz Aizpe, Argiroz, Askoz, Nekuesa eta Puiu herri hustuak ere ibar honetan daude.

2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 292 biztanle ditu.

Zangoza Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatea, zaborra biltzeaz arduratzen da Urraulbeiti eta eskualdeko beste hainbat herritan.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria Zangozako merindadean kokatzen da, Nafarroa erdialde-ekialdean.

Urraulbeitik Longida eta Urraulgoitirekin egiten du muga iparraldean, Erromantzatua eta Oibarrekin ekialdean, Oibarrekin hegoaldean, eta Itzagaondoa eta Ibargoitirekin mendebaldean.

Klima eta natura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urraulbeitiko klima azpimediterraniarra da, eta urteko batez besteko tenperatura 12,5 °C ingurukoa da. Urteroko egun euritsuak 100 inguru dira, eta jausitako prezipitazioa 850mm-koa.

Basodia nahiko urria da, eta zuhaitza gehienak pinuak dira, gehienak Austriatik birlandaturiko zuhaitzak. Horrez gain, ameztiak eta zumelak ageri dira udalerriko gunerik lehor eta eguzkitsuenetan.

Estazio meteorologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urraulbeitiko Artieda kontzejuan, itsasoaren mailatik 456 metrora, Nafarroako gobernuak 1993an jarritako estazio meteorologikoa dago.[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendearen hasieran bi eskola baino ez zeuden ibar guztian. XX. mendearen hasieran sei ziren Urraulgo haranean zeuden eskolak. 1849an Iruñea eta Irunberriko errepidea eraikitzearekin batera herria eta inguruko herri eta hiri handietarako ailegaerraztasuna hobetu zen. XX. mendean Iratiko trenbidearen eraikitzeaz onuratu zen.

XX. mendearen hasieran hiru ostatu eta errota zeuden ibarrean.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urraulbeitiko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
1.046 1.052 1.054 1.021 1.009 1.004 898 636 442 330 281 269 291

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko hamabi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %4,17a (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako parke eolikoak»

Urraulbeitiko udalerriaren mugetan, Izko mendizerran, eta Irunberri eta Oibar bitartean, Nafarroako gobernuak eraikitako "Oibar" izeneko parke eoliko dago. Instalaturiko potentzia 36,64 megawatteko da. Parkearen jabea Acciona da gaur egun.

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Conda autobus konpainiaren Otsagabia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka Urraulbeitiko Artiedako kontzejuan. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken agintaldietan Urraulbeitiko alkate kargurako Agrupación Electoral San Pedro Mártir (AESPM) taldeko kideak hautatu dituzte. 2007an Ana Carmen Cigüela Irujok hartu zuen kargua , bere taldeak udaleko zazpi ordezkarietatik lau lortu zituen, eta beraz gehiengo osoa udalean. Baliogabeko botoak hiru izan ziren (emandako boto guztien %1,52) eta boto zuriak sei (%3,09). Abstentzioa %23,94koa izan zen.

Urraulbeitiko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Agrupación Electoral San Pedro Mártir (AESPM) 116 4
Agrupación Electoral Independiente Urraúl Bajo (AEUIB) 72 3


2011ko udal hauteskundeetan ere bi zerrenda berberak lehiatu ziren. AESPM berriro nagusitu eta alkatea bere kide batek (Luis Castillo Santestebanek) hartu bazuen ere, AEUIBrekiko aldea murriztu egin zen.

Urraulbeitiko Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Agrupación Electoral San Pedro Mártir (AESPM) 85 4
Agrupación Electoral Independiente Urraúl Bajo (AEUIB) 80 3

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • HELBIDEA: Herriko Plaza z/g (Artieda kontzejua)

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 Ana Carmen Cigüela Irujo AESPM
2011-2015 Luis Castillo Santesteban AESPM

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Urraulbeiti eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %4,98k zekien euskaraz hitzegiten.

Herritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Urraulbeiti
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa



Urraulbeiti
Escudo de Urraúl Bajo.svg
Alduate | Apardoze | Arripodas | Artieda | Geretz | Nardoze Alduate | Nardoze Andurra | San Vicente | Santsoain | Tabar