Edukira joan

Korporal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Korporala.
Eukaristiako tresnak Eibarko San Andres elizan, ezkerretan goian, tolestuta, korporala.
Mezan bere funtzioa betetzen: korporalaren gainean, patena eta ziborioa.

Korporala[1] Eliza Katolikoak eta beste kristau talde batzuek ospakizun eukaristikoan erabilitako zapi liturgiko bat da.

Korporala oihal karratua izan ohi da, almidoiztatua, lihozkoa. Meza hasi aurretik tolestuta egoten da, eta apaizak zabaltzen du, haren gainean kaliza eta ostiak dituen patena edo ziborioa jartzeko, ofertorioan eukaristiaren erritoa egiteko[2]. Haren funtzioa praktikoa da, ostia apurrak biltzeko errazago egitea lana, baina, aldi berean, apur horiek Jesukristoren gorputza direnez, oihalak funtzio sakratu berezia duela kontsideratzen da (eta izena hortxetik du, corporalis latinezkoa, corpus edo gorputzetik).

Korporala gordetzeko zorro bat izaten da eliza batzuetan, burtsa deritzana.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Eusko Jaurlaritza, Euskalterm. «Corporal» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2021-08-22).
  2. ↑ (Italieraz) «corporale² in Vocabolario - Treccani» www.treccani.it (kontsulta data: 2021-08-22).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]