Korsikako bandera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Korsikako bandera.

Korsikako bandera 1755. urtean Pasquale Paoli jeneralak Korsika ordezkatzeko ezarri zuen bandera da, aurretik erabili ohi zen usadiozko bandera batean oinarrituta dagoelarik. Bere bekokian buru banda zuri bat daraman mairu bat irudikatzen du. Aurreko banderan banda honek mairuaren begiak estaltzen zituen; Paolik bandaren kokapena aldatu eta bekokian jarri zuen, honela korsikar herriaren askapena irudikatu asmoz.

Korsikako Errepublikak erabili zuen, baina Frantziak zor bat kitatu asmoz aurrez Genovako Errepublikaren gobernupean egon zen uhartearen jabe egin zen, ondorioz gaur egun arte bizirik iraun eta hainbat matxinada piztuarazi dituen herri borroka bat sortu zen. 1793an denbora laburrez Erresuma Batuak okupatu zuenean ere bandera hau erabilia izan zen. Denbora luzez erabilera ofizialik gabe egon ondoren 1980. urtean eskualde bandera gisa onartu zuten.

Bitxikeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mairuaren burua Korsikako armarria, nahiz Sardiniako bandera eta armarrian eta gaur egungo Aragoiko armarrian ere agertzen da.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Korsikako bandera Aldatu lotura Wikidatan