Kaxrut

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kosher» orritik birbideratua)
U bilduak Estatu Batuetako Judu Ortodoxoen Kongregazioen Elkarteak onartu duela adierazten du.

Kaxrut (hebreeraz: כַּשְׁרוּת‎) juduen lege dietetikoen multzoa da.[1] Halakhak (juduen legeak) agindutakoa jarraitzen duten elikagaiak koxer edo kaxer dira, hebreerazko kashér (כָּשֵׁר), "egokia" hitzaren ashkenazien ahoskera dena. Juduen legearen aurkako elikagaiek, berriz, treif izena dute.

Kaxrutaren oinarrizko legeak Toraren Lebitarrena eta Deuteronomioa liburuetatik atera zituzten.[2] Hala ere, Torak ez zituen eman lege horren arrazoimenak. Hori zela eta, juduek historian zehar arrazoi filosofiko, praktiko eta higienikoak prestatu zituzten haientzat, adibidez, Maimonidesen Moreh Nevukhim liburuan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Samuel Dresner, Seymour Siegel & David Pollock The Jewish Dietary Laws, United Synagogue, New York, 1982
  2. Yacov Lipschutz, Kashruth: A Comprehensive Background and Reference Guide to the Principles of Kahruth. New York: Mesorah Publications Ltd, 1989

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.