Koxinga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Koxinga
The Portrait of Koxinga.jpg
monarka

Bizitza
Jaiotza Hirado1624ko abuztuaren  28a
Herrialdea Ming dinastia
Tungning erresuma
Hegoaldeko Ming dinastia
Heriotza Taiwan1662ko ekainaren  23a (37 urte)
Heriotza modua : malaria
Familia
Aita Zheng Zhilong
Ama Tagawa Matsu
Ezkontidea(k) Queen Dong
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Leinua House of Koxinga Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Nanjing University Itzuli
Jarduerak
Jarduerak military commanderra Itzuli, fighterra Itzuli, pirata eta politikaria

Koxinga (txinera tradizionalez: 國姓爺; pinyinez: Guóxìngyé), jaiotze izenez Zheng Chénggōng (txinera tradizionalez: 鄭 成功; pinyinez: Zhèng Chénggōng; Wade–Giles: Cheng Ch'eng-kung; 1624, Hirado, Japonia - 1662, Taiwan), Ming dinastiako buruzagi militar bat izan zen. Berez, Koxinga mendebaldar edo europarrak ipinitako izena da.

1624-1662 artean Taiwanen nagusi ziren herbeheretarrek uharteko hoklo herriko kideen aurka gehiegikeriak egiten hasi zirenean, haien aurka armekin altxatu zen. Tamsuiko Haur Santuaren misioa eta Taipei hiriko Gaztelua eta Santo Domingo gotorlekuak suntsitu zituen. Uhartearen zati baten kontrola bereganatu eta Tungningo erresuma sortu zuen. Santiago Jilong hiriko biztanleak elikagairik gabe laga zituen, honela espainiarrak bertatik ihesi atera zitezen lortuz. Halere, 1656an herbeheretarrek Taiwan bereganatu zuten.

1661ean 1.000 gizoneko gudarostearekin Luermen hirian sartu zen, Fort Zeelanden suntsitu eta Frederick Coyett jeneralari errendizioa sinatzera beharrarazi zuen. Honela, herbeheretarrek Taiwandik alde egin zuten. Urte honetan malariaz gaixotu eta hurrengo urtean hil zen.

Zheng Jing semeak karguan ordezkatu zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Koxinga Aldatu lotura Wikidatan