Kriminalistika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Kriminalistika delituen azalpena eta zantzuak topatzea helburu duen teknika multzo eta ikerketa prozedura sailak osatzen dute, bai eta delituen egileak eta biktimak nortzuk diren zehaztea ere. Kriminalistikak zientzia ezagutzez baliatuz gertakizunak eta krimen edo delituen eszenatokiak berreraikitzen ditu. Berau osatzen duten disziplina osagarriak zientzia forentseak dira.

Forentse hitza latinezko forensis adjektibotik dator, "forukoa ala foruari buruzkoa". Antzinako Erroman krimen baten egozteak kasua erromatar foroan pertsona nabarmenen multzo baten aurrean aurkeztea suposatzen zuen. Bai krimena burutzea egozten zitzaion pertsona nahiz salatzaileak beren gertakizunaren bertsioak aurkezten zituzten. Arrazoibidea, frogak eta pertsona bakoitzaren jokabideak kasuaren epaia zehazten zuten.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kriminalistika Aldatu lotura Wikidatan