Kriseiluaren parabola
Kriseiluaren parabola Jesus Nazaretekoaren parabola bat da, hiru Ebanjelio sinoptikoetan kontatua: Mateo,[1] Marko[2] eta Lukas.[3] Tomas ebanjelio apokrifoan ere laburpen jaso zen.
Testua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lukasen Ebanjelioak horrela dio:
« | [...] 16 «Iñork ez du kriseilua biztu eta ontzipean gordetzen edo ohepean ipintzen, baizik eta argimutilaren gainean ipintzen du, sartzen direnek argia ikus dezaten. 17 Izan ere, ez dago ezer gordeta agertuko ez denik, ezta ezkutuan ere jakingo eta argitaratuko ez denik. 18 Kontu izan, bada nola entzuten duzuen; izan ere, duenari eman egingo zaio; ez duenari, ordea, eduki uste duena ere kendu egingo zaio.» (Elizen Arteko Biblia Elkartea: Elizen arteko Biblia. Euskal Elizbarrutiak, 1994, 109.or. | » |
Azalpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mateo-n parabola hau gatzari eta argiari buruzko diskurtsoaren jarraipena da, Jesusen mezu honekin hasten baita: [4]
« | [...] 13«Zuek zarete munduarentzat gatza. Baina gatza gezatzen bada, nola gazitu berriro? Ez du iadanik ezertarako balio, botatzeko eta jendeak zapaltzeko. 14 Zuek zarete munduarentzat argia.» (Elizen Arteko Biblia Elkartea: Elizen arteko Biblia. Euskal Elizbarrutiak, 1994, 16-17.or. | » |
Parabolaren ideia nagusia da "Argia errebelatzeko da, ez du ezkutatzen".[5] Argia hemen Jesusi, bere mezuari edo sinestunak mezu horri emandako erantzunari egindako erreferentzia bezala interpretatu da.[6] Argiaren eta gatzaren irudiak zoriontasuna bizi duenaren egoeraren isla dira, eta obra onen garrantzia adierazten dute. Pertsona bakoitzak bere santutasun pertsonalaren alde borrokatu behar du, baita besteenaren alde ere. Jesusek bi irudi adierazkor hauekin erakusten du: Gatzak ustelkeriatik babesten ditu elikagaiak. Argia beharrezkoa da ibiltzeko, bizitzeko.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Mt 5:14-15
- ↑ Mk 4:21-25
- ↑ Lk 8:16-18
- ↑ https://gloria.tv/post/zFFwJzoQSCZW1jnfhTpZefTzC
- ↑ John R. Donahue and Daniel J. Harrington, The Gospel of Mark, Liturgical Press, 2005, ISBN 0-8146-5965-9, 149.or.[1]
- ↑ Joel B. Green, The Gospel of Luke, Eerdmans, 1997, ISBN 0-8028-2315-7, 329.or. [2]
- ↑ Salmoen liburua 27-1.