Argimutil

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Argimutila

Argimutilak edo zutargiak kandelak eusteko erabiltzen diren euskarri mugikorrak dira. Gutxienez, erromatarren garaitik dira ezagunak dira.

Adar bakarreko zein adar anitzeko argimutilak daude. Kulturalki, garrantzi berezia du menora judutarrak: Daviden izarrarekin batera, erlijio horren ikur ezagunenetako bat dira. Erromako jentilen garaitik, Vatikanoko museoetan haitzurdinezko bi argimutil handi kontserbatzen dira, kristau gurtzan erabili zirenak eta, Erdi Aro kristautik, asko gordetzen dira elizetan XI. mendetik, brontze edo burdinez eginak eta forma eta tamaina askotakoak. Ezaugarri historikoei dagokienean, arte erromaniko garaikoak (XI. mendetik XIII. mendera) brontzezkoak ziren, eta beren oina giza irudiekin edo animalienekin apaintzen zen, eta arte gotikoaren garaikoak (XIV. mendetik XVI. mendera) brontze edo burdinazkoak ziren, tripode txiki eran, ziri altuarekin, platertxo batean amaitua, eta platertxo hartatik kandela sartzeko mutur bat, edo kandela edo aizkora eramateko zilindro huts bat irteten zen. XI. mendekoen artean, aipatzekoa da Hildesheimeko elizako altxorrean gordetako bilduma; gotikoari dagokionez, Espainian, Vic eta Solsonako museoetakoak, zenbait katedraletako beste batzuekin batera. Erdi Aro kristauan Jerusalemeko Tenpluaren imitaziozko besodun argimutilak ere egin ziren; halaber, Milangoa, XII. mendekoa.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Argimutil Aldatu lotura Wikidatan