Kristalezko giltza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kristalezko giltza
Datuak
Idazlea Dashiell Hammet
Argitaratze-data 1931
Generoa Eleberria
Jatorrizko izenburua The Glass Key
Hizkuntza ingelesa
Argitaletxea Alfred A. Knopf Itzuli
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Euskaraz
Izenburua Kristalezko giltza
Itzultzailea Xabier Olarra - Esti Lizaso
Argitaratze-data 2014
Orrialdeak 350
ISBN 978-84-9394-6050

Kristalezko giltza (ingelesez: The Glass Key) Dashiell Hammettk idatzitako eleberria da. 1931n argitaratu zen AEBn.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Ned Beaumontek Taylor senatariaren semea hilda aurkitzen du klub baten sarreran. Heriotza horren ondoren, norbait hasi da gutun batzuk zabaltzen, hiltzailea Paul Madvig (Beaumonten adiskidea) dela adierazten dutenak. Beaumont zer gertatzen den argitzen saiatzen da.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ned Beaumont: jokalaria eta detektibe amateurra. Taylor Henryen gorpua aurkitzen du.
  • Paul Madvig: Beaumonten adiskidea eta hiria gobernatzen duen gangster talde bateko burua. Henry senataria babesten du horren alabaz maiteminduta dagoelako.
  • Opal Madvig: Paul Madvigen alaba. Taylor Henryz maiteminduta dago.
  • Henry senataria: Taylorren eta Janeten aita. Hauteskundeetara berriro aurkezten da, Paul Madvigen babesarekin.
  • Taylor Henry: Henry senatariaren semea. Beaumontek hilda aurkitzen du klub baten sarreran.
  • Janet Henry: Henry senatariaren alaba. Madvig gorrotatzen du eta Beaumontez maitemintzen da.
  • Shad O'Rory: gangster talde bateko burua, Madvigen arerioa.
  • Bernie Despain: Beaumonti dirua zor dion jokalaria. Taylor Henry hil dela susmatzen da.
  • Jack Rumsen: Beaumontek kontratatutako detektibe pribatua, berari laguntzeko.
  • Michael Farr: Barrutiko fiskala, Paul Madvigen sokakoa.
  • Jeff Gardner: Shad O'Rory bizkarzaina. Jipoi handia ematen dio Beaumonti.