Kristinatar

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Kristinatarrak (gaztelaniaz: cristinos) Lehen Karlistaldian Fernando VII.a Espainiakoaren alarguna zen Maria Kristina Borboikoaren aldekoak izan ziren. Arerioak karlistak izan ziren, Karlos Maria Isidro Borboikoaren aldekoak zirelako hala deituak.

Kristinatar alderdiak nahiko talde heterogeneo osatzen zuen, barnean liberalak, Fernando VII.aren zale ohiak, absolutista erreformatuak, progresistak eta erbestetik etorritako frantsestuak zituelako.

Hedaduraz, Baldomero Esparteroren erregeordetzan erreginaren zaleei horrela ere deitu zieten.


Politika
Espainia
Artikulu hau Espainiako politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.